Delicass, ahateki sorta (4 produktu)
Erref.: 380001
Euskal Herriko Plaza deituriko ahateki sorta honetan produktu hauek daude:
— Ahate izterrezko konfita, 2 izterreko potoa
— Antzara foie-grasezko bloka, 130 gramoko potoa
— Ahate gibelezko moussea, 100 gramoko ontzia
— Mahats saltsa, 150 gramoko ontzia
Produktu guztiek:
Lau urteko iraungitze epea dute.
Ondo gordetzeko, berriz, giroko tenperaturan egon behar dute.
Bakoitzaren aurkezpena:
• Ahate izterrezko konfita:
Zer da konfita? Ahate izterra, bere koipetan gertatua, kontu handiz eta su motelean landua, zaporerik onena eta testurarik bikainena hartzen duen arte.
Nola gertatu? Atera pototik ahate izterrak, sartu mikrouhinean edo labean, eta hantxe eduki bost minutuan. Denbora hori igaro eta gero, atera plater batean.
• Antzara foie-grasezko bloka:
Zer da, eta nola dago gertatuta antzara foie-grasezko bloka? Batetik, antzararen gibel oro osoko blok osoak lantzen dira; eta, bestetik, antzara gibel hori bera, gatz eta piperbeltzez maneiatzen da, eta horrekin emultsio bat egiten.
Zapore oso berezia du, eta goi gastronomiako kanapeak egiteko erabiltzen da. Hotza, eta ogi txigortuarekin jatea gomendatzen da.
• Ahate gibelezko moussea:
Nola dago gertatuta ahate gibelezko moussea? Ahate foie-grasaren %20 erabiltzen da. Emaitza, foiezko mousse ore mehe bat; horrexegatik, ezinago aproposa da laster batean aperitibo gozo bat edo ogitarteko soil bat gertatzeko. Hotza jatea gomendatzen da.
• Mahats saltsa:
Guk merkaturatutako mahats saltsak zapore berezia dauka, eta ezin hobeto dator bai ahate izterrekin nahasteko eta bai antzara foie-grasezko blokarekin edo mi-cui ahate foie-grasarekin batera ateratzeko platerean. Berotu besterik ez da egin behar, eta platerean atera.