Bai. Horretarako, webgunearen azalean, goian eskuinean, klik egin beharko duzu Erregistratu atalean.
Galdetegia bete ondoren, posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Bertan ikusiko duzun loturaren gainean zapalduz, zure kontua aktibatuko duzu, eta, segidan, erregistratua zaudela dioen konfirmazio mezua jasoko duzu.
Hori eginda, prest egongo zara Euskal Herriko Plazan zure erabiltzaile izenarekin identifikatzeko: sakatu Sartu botoia, eta irekitzen den leihoan zure erabiltzaile izena eta pasahitza.
Erregistratuta zaudela, webgunera edonoiz sartzen zarenean zure erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu erosketa egin nahi baduzu.
Lauki zurian nahi duzun hitza idatzi (ekoizlearen izena, produktuaren izena...) eta bilaketaren emaitza agertuko zaizu.
Zure datuak aldatzeko, Sartu botoia sakatuz bezero gisa identifikatu behar duzu (erabiltzaile izena eta pasahitza sartuz).
Bezero kontuan sartu eta datu pertsonalak atalean nahi dituzun aldaketak egin ditzakezu.
Erregistratuta zaudela, saskira produktuak sartuz momenturo jakin ahal izango duzu zure erosketak zein bidalketa gastu duen.
Eskatutakoa erregistratuta ez dagoen beste helbide batera bidali behar baduzu, bidalketa datuak sartu ondoren berriro kalkulatuko da eskatutakoa bidaltzeko gastua.
Hasiera batean, kalkuluak Euskal Herrirako eta Espainiarako daude automatizatuak (Kanaria uharteak, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla izan ezik); gainontzeko banaketak egin egingo dira, baina modu indibidualean tratatuko ditugu: eskaria kontsulta moduan gordeko da, eta albait azkarren erantzungo da, bidalketa kostuen eta epeen berri emanez.
200 eurotik gorako erosketek bidalketa gastuak doan dituzte.
Paketeria bidez banatuz gero, zerbitzua etxeraino eskaintzeaz gain, galtzearen eta hausturen aurkako segurua eta dagokion BEZa sartzen dira.
Bai, lantokian, bizilagunaren etxean, lagunen baten etxean (zuk jasotzeko, edo oparitzeko).
Eskertuko genizuke, aipatutako helbidean ez zarela egongo uste baduzu, eskaria egiteko unean bertan jakinaraztea (beste helbide bat emanez: lanekoa, lagun batena, bizilagunarena…).
Eskari bakoitza helbide bakarrera bidaltzen da. Helbide batera baino gehiagora bidaltzeko, eskari bakoitzak indibiduala izan beharko du; hau da, erosketa prozesu bat baino gehiago egin beharko dituzu, eta bakoitzean, dagokion helbidea jarri.
Erositakoa bidaltzeko gastuak Euskal Herrira eta Espainiara bidaltzeko daude automatizatuak. Dena dela, beste edozein herrialdetara ere bidaliko ditugu produktuak, baina, bakoitzaren legedi, prezio eta epeak kontuan izanda, bidalketak ezin dira edonora automatikoki egin.
Beste herrialde batera bidali nahi bada, zure erosketa kontsulta moduan gordeko dugu. Eta eskatutako baldintzen araberako erantzuna emango dizugu: bidaltzeko gastuen kostua zein den eta noiz jasoko den azalduko dizugu.
Gurekin harremanetan jartzeko, sar zaitez ‘Harremana’ gunean eta erantzun bertako galdetegi laburrari. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan.
Nahiago baduzu, 902-82 05 07 telefonoaren beste aldean aurkituko gaituzu.
Zure datuak, egindako erosketen historikoa, akatsarekin gauzatutako erosketen jarraipena, helbide aldaketak... egin ditzakezun lekua. Behin webgunean erregistratuta, bezero kontua automatikoki irekiko zaizu.
Bidalketa kostuak kokapenaren eta pisuaren arabera kalkulatzen dira, produktuak saskira sartu ahala.
Oraingoz bidalketa gastuen kalkulua, Hego Euskal Herrirako eta Espainiarako (Kanariar uharteak, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla izan ezik) ditugu automatizatuak.
200 eurotik gorako erosketek doan izango dute bidalketa, bi kokapen horietarako.
Beste herrialde batzuetara bidaltzea posible izango da, baina eskaera bakoitzari egokitutako erantzuna emango dizugu (bidalketen prezioa eta epeak, kasuan kasukoa azalduz). Erantzun hori emateko, bi bide dituzu. Bata, egin erosketa ohiko bidetik, eta baldintza hauek sartzen dituzunean, ordaintzeko urratsa egin ordez, kontsulta moduan gordetzeko aukera emango dizugu; bidali, beraz, kontsulta, eta berehala erantzungo dizugu bidalketa baldintzak zein diren.
Bestea, zuzenean gurekin harremanetan jartzea izango da, eta, produktuak aukeratu gabe izan arren, herrialde horri dagozkion tarifak azalduko dizkizugu.
1) Kreditu txartelaren bidez: Ordaintzeko modurik azkarrena da; kreditu txartelaren datuak sartu, eta momentuan bideratzen da eskaria.
2) Transferentzia bidez: Adierazten zaizun kontu korrontean egin beharko duzu transferentzia, kontzeptutzat zure IZEN-ABIZENAK jarrita (hau da, bezero kontuaren jabearen datuak).
Gero, transferentziaren ordainagiria bidali behar duzu, posta elektronikoz edo faxez. Ordainketa jasotzean bideratuko da eskaria.
Saskian gustuko produktuak sartu dituzu, eta erosketa bukatzeko prestu zaude. Horretarako, saskian bertan ikusiko duzun ‘Erosketa hasi’ botoia sakatu besterik ez duzu izango.
1) BEZEROAREN DATUAK:
Lehenik eta behin, zure erregistroko datuak agertuko zaizkizu. Aldaketarik egin nahiko bazenu, bigarren helbide bat sar zenezake (‘beste helbide bat sartu’ aukera sakatuz) edo lehendik sartuta dauzkazun helbidetako bat aukeratuz (‘nire helbide sortatik bat aukeratu’).
Saskiarekin eta bidalketa datuekin ados bazaude, ‘Eskaera bideratu’ botoiari eman aurrera egiteko.
2) ORDAINKETA MOTA:
Ordainketa egiteko bi aukera dituzu: lehenengoa, txartelaren bidezkoa da; bigarrena, transferentzia bidezkoa.
Lehena aukeratuz gero, ordainketa unean bertan egingo duzu (Euskadiko Kutxara bideratuko zaitugu automatikoki, eta segurtasun osoz egingo duzu ordainketa, haren webgunean bertan), eta eskaria une horretan bertan abiatuko dugu.
Bigarrena aukeratuz gero, helbide elektronikora mezu bat bidaliko dizugu, kontu korrontearen zenbakia eta kontzeptutzat jarri behar duzun erreferentzia aipatuz. Ordainketa egin ostean, ziurtagiria bidali beharko diguzu aipatzen dizugun helbide elektronikora edota fax zenbakira. Eskaria, ordainketa gauzatzean bideratuko da.
Erosketa, ordainketa gauzatu ostean, astebeteko epean izango duzu adierazitako helbidean.
Arazoak baldin badituzu eskatutakoa etxean jasotzeko, eskertuko genizuke bizilagun, lagun, lantoki edo norbait topatuko dugun helbidea ematea.
Bai; Bezero kontura sartzen bazara, ‘eskaerak’ atalean ikusi ahal izango duzu egindako erosketaren egoera.
Eskaria, behin ordainduta dagoenean, abiatu egiten dugu. Egunean bertan jakinarazi beharko zeniguke eskatutakoari uko egin nahi diozula, eta bertan esango dizugu posible ote den prozesua etetea, edo dagoeneko martxan ote den. Horren arabera, beraz, zein aukera izango dituzun ere unean bertan adieraziko dizugu.
Banatzaileak eskatutakoa ematen dizunean, haren aurrean irekitzea gomendatzen dizugu. Hartara, akatsen bat balu, berari jakinaraz diezaiokezu, bueltan ekar dezan.
Ez badiozu unean bertan jakinarazten, 24 ordu dituzu gurekin harremanetan jarri eta arazoa zein den azaltzeko.
Jasotako kaxan bertan itzuli behar duzu, eskatutakoak dituen atal guztiak bertan utzita, eta irekitako kaxa itxita.
Berehala, berriz bidaliko dizugu eskatutako produktua, inongo gain kosturik gabe.
Ez da ohikoa astebete baino gehiagoko bidalketa epea gainditzea, eta hala gertatzen bada, guk geuk jakinaraziko dizugu zer gertatu den. Hala ere, zure eskaeraren egoera ezagutzeko, beti jarri ahal izango duzu harremanetan Bezero Arreta zerbitzuarekin, helbide elektronikora idatziz edo telefonoz deituz.
Postontzian mezu bat utziko dizu, ahal duzun azkarrena bertan jartzen duen telefono zenbakira deitu dezazun eta beste entrega egun bat hitzartu dezazuen.
Eskertuko genizuke, aipatutako helbidean ez zarela egongo uste baduzu, eskaria egiteko unean bertan jakinaraztea (beste helbide bat emanez: lanekoa, lagun batena, bizilagunarena…).
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa