EDICIONES BETA III MILENIO S.L. Azken urteotan, aldi frankistako giltzapetze unibertsoari buruzko hainbat argitalpen agertu dira. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoa aipatzen dugunean erregimenaren alderdi penalean eta obra publiko eta pribatuetan presoak lan-indarra bezala erabileran sakontzen duten ikasketa-eskasia egiaztatzen dugu. Dena den, ia altxatutako bandoak eremua okupatu zuenetik preso errepublikanoen lana lur hauetan ere garatu zela gogoratzea komeni da.
Bizkaian, oso laster meatzaritza Estatu Berriarentzat interes handikoa bihurtzen da, eta ez bakarrik industria belikoa elikatzeko, mineralen esportazioarekin dibisak lortzeko eta biztanleria presoa uste politiko sendoko toki batean finkatzean benetako esperimentu sozial bat garatzeko aukeragatik ere. Honela, 1. Meatze-Batailoiaren osaketa garrantzi berezia eskuratzen du politika, ekonomia eta gizarte mailan, Gallarta, La Arboleda eta Galdames herrietan preso hauen presentzia daukan eragina ahaztu gabe, eta presoekiko elkartasun erakusketa garrantzitsuak eragiten dituena kidetasun politikoen haraindian.
Ikerketaren lan honen bidez, lehenengo Meatze-Batailoi honen ernaldi, funtzionamendu eta ibilbidean oinarrituta, gertaera hauei, gizon hauen eta haien familien sufrimenduari buruzko oroitzapena berreskuratzen dugu, eta era berean oharkabetasun kolektiboaren eraikuntza sozialaren mekanismoetan sakontzen da.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa