ELKAR. Egun hartan ere halaxe zihoan Nazario Orbe, irria eta besoak zabal, korrika zetozkion seme-alabak besarkatzeko prest; besteetan ez bezala, ordea, aitagandik bizpahiru urratsera gelditu zen Teofilo Maria erabakitasun handiz, baita atzetik beste bost anai-arrebak ere, bata bestearen ondotik; gero, hamahiru urteko umeak honela esan zion aitari, gizonaren plantak eginez: -Berri txarrak.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa