es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Liburuak > Gazte literatura > Eragon
Elkarbanatu

Eragon

Erref.: 150053

Ekoizlea: Elkar

    0 botu

25,90€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

ELKAR. Hamabost urteko mutiko txiro bat da Eragon, eta, basoan harribitxi bat aurkitzen duenenan, zorte onaren jabe izango dela pentsatzen du, hari esker negua igarotzeko behar duen haragia erosi ahal izango duela. Baina Eragonek harribitxia zela uste zuen hura arrautza berezi bat da, eta dragoikume bat jaioko da handik. Aurrerantzean, Saphira dragoi emea Eragonen lagun mina izango da. Biek elkarrekin arrisku handiak gainditu beharko dituzte, bizirik atera nahi badute, magiaz eta botere ezkutuez betetako mundu ezezagun batean. Irakurle gazte nahiz zaharrengana iritsiko da Eragon, dragoiz, aztiz eta heroiz beteriko istorio zoragarria. Hizkuntza zehatz eta aberatsa darabil Paolinik; arduraz eta arretaz margotzen du Alagasiako mundua, eta gu han murgilaraztea lortzen du. Ekintza hasi bezain pronto ... ezin duzu liburua utzi! (Roger Page, Island Books, Mercer Island, WA) Cristopher Paolinik fantasia eta zientzia fikzioa maite izan ditu beti. Hamabost urterekin bi-garren Hezkuntzako ikasketak bukatu eta Eragon idazten hasi zen. Hemeretzi urte zituela, li-buru hori, Estatu Batuetan salduenetako bat izatera iritsi zen. Montanan bizi da, eta, hain zu-zen, hango paisaietan inspiratu zen Alagasiako mundu fantastikoa sortzeko. Eragon da Oinordekotza izeneko trilogiaren lehenengo liburua, eta ldest bigarrena. Gaur egun egile gazte honek trilogiako hirugarren liburua idazten dihardu buru-belarri.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa