es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Liburuak > Gazte literatura > Asterix eta Obelixen urtebetetzea
Elkarbanatu

Asterix eta Obelixen urtebetetzea

Erref.: 150047

Ekoizlea: Elkar

    0 botu

11,40€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

SALVAT. 1959ko urria. Mende erdia igaro da jada! Zer azkar igarotzen den denbora! Ondo gogoratzen dut nire jaiotza, atzo bertan gertatu izan balitz bezala. Nire gurasoek aldizkari berri batean sortu nahi izan ninduten, "Pilote" aldizkarian. Aldizkari horretan sortuko dira, baita ere, beste heroi batzuk. Eta horrela, hemezortzi urte zoragarriz, zoriontsu ibili ginen jauzika gure abentura ugarietan barrena... gurasoetako batek, Ren Goscinnyk, Ren handiak, behar baino lehen utzi gintuen arte, galiar paradisuko lorategi ederretara joateko. Batzuek esaten zutenez, une horretatik aurrera, Obelixek, beste lagunek eta nik harekin bat egin behar genuen betikotasunean; egia da. Baina garai triste eta atsekabetsua igaro ondoren, gure bigarren aitak, arkatzaz forma eman zigunak, bere kontura guri beste abentura batzuetan bizia ematen jarraitzeko erabakia hartu zuen. Zeu izan zara, irakurle, zeure esku-hartzearekin eta babesarekin, erronka arriskutsu horretan sinesten lagundu diona. Orain eta beti, sinetsi egin behar dugu horretan; izan ere, pertsona errukior batzuek uste zuten alferrikako lana zela, bietako baten faltan ez litzatekeela itxaropenik. Baina irabazi egin dugu apustua, eta gure abenturek arrakasta izaten jarraitu dute. Horrelaxe ikasi dugu ergelek bertute ikaragarria dutela: pentsatzen dutena, esaten dutena eta idazten dutena beti sinestea, alegia. Asterix

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa