Hau koaderno bat zen. Hau kuaderno haren berrinterpretazioa da.
Maialen Lujanbio. Euskal Kulturaren Transmisioa postgradoaren hirugarren aldia hilabete barru abiatuko da eta inoiz baino beteago dator 50etik gora adituk eta arituk emango dituzten irakasgaiekin. Ohi bezala Huhezin izango da, Eskoriatzako fakultatean. Hain zuzen, 2007/08 ikasturtean egin zen lehen edizioak luxuzko ikaslea izan zuen: Maialen Lujanbio bertsolaria. Orduko hartan, berariaz eskatu zitzaion postgradoa oinarri eta akuilu hartuta sormen lan bat egin zezan. Baita egin ere: Lana, eta nolakoa. Sormenezkoa, erabat. "Hau koaderno bat zen. Hau koaderno haren berrinterpretazioa da" lana liburu arrunt hutsetik haratago doan objetu artistiko bat da, tituluak berak iradokitzen duenez.
Lujanbiok ikasturte hartan osatu zuen koadernoa, hustu, garbira pasa, ordenagailuan jaso, berrinterpretatu, berridatzi eta bere galbahetik iragazi du. Ikaste, pentsatze, sortze eta osatze prozesu horixe jasotzen du liburu honek, bertsolariaren beraren sormenaren barne bideak biluztuz. Emaitza Lujanbioren pentsamendutik eta bihotzetik bidea eginda datorren lan poetiko, estetiko eta eder bat da. Liburu-objetu bat. Gutizia hutsa.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa