es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Jantziak > Euskal jantziak > Euskal jantzia (7-8 urtea)
Elkarbanatu

Euskal jantzia (7-8 urtea)

Erref.: 410003

Ekoizlea: Trapu Zarrak

    3 botu

101,72€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

"Trapu zarrak" jantzi esklusiboa: alkandora, gona, aurreko mantala eta zapia; kolorea: berdea.

Eskuz egiten ditugunez jantziok, astebeteko epea behar dugu eskaera prestatzeko.

Neurriak:
Alkandoraren luzera: 55 cm. Zabalera: 47 cm.
Aurreko mantalaren luzera: 51cm. Zabalera: 72 cm.
Gonaren luzera: 62+8 cm barren. Zabaltasuna: 225 cm.
Zapia: 85 x 85 cm.

> ALKANDORA: OSAERA: %56 lihoa, %44 kotoia.
Artile koloreko alkandora, bularraldean, lepoan eta eskumuturretan tira brodatuz azpildua. Bularraldea makinaz brodatua, berdez eta turkesaz, gonaren koloreekin bat. Nakarrezko botoiak.

> AURREKO MANTALA: OSAERA: %67 poliesterra, %33 biskosa.
Aurreko mantal berde argia: gainetik jositako bi poltsiko, 10 x 10 neurrikoak. Beheko aldean, 2na cm-ko bi tolestura.

> GONA: OSAERA: %50 kotoia, %50 poliesterra.
Gona marra berde eta urdinduna; gerrian goma bikoitza.

> ZAPIA: OSAERA: %100 kotoia.
Zapi triangelua, marrazki berde eta urdinak: marrazkiak alda daitezke, baina betiere jantzi guztiaren koloreak kontuan hartuta.

Jantzi bererako neurri ezberdinak behar badituzu, mesedez, adierazi oharretan.

JANTZIA GARBITZEKO AHOLKUAK:
30º / LIXIBARIK EZ / LISATU ERDIKO TENPERATURAREKIN / EZ SARTU LEHORTZEKO MAKINAN.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa