"Trapu zarrak" jantzi esklusiboa: alkandora, gona, aurreko mantala eta zapia; kolorea: berdea.
Eskuz egiten ditugunez jantziok, astebeteko epea behar dugu eskaera prestatzeko.
Neurriak:
Alkandoraren luzera: 50 cm. Zabalera: 44 cm.
Aurreko mantalaren luzera: 51cm. Zabalera: 72 cm.
Gonaren luzera: 57+8 cm barren. Zabaltasuna: 225 cm.
Zapia: 85 x 85 cm.
> ALKANDORA: OSAERA: %56 lihoa, %44 kotoia.
Artile koloreko alkandora, bularraldean, lepoan eta eskumuturretan tira brodatuz azpildua. Bularraldea makinaz brodatua, berdez eta turkesaz, gonaren koloreekin bat. Nakarrezko botoiak.
> AURREKO MANTALA: OSAERA: %67 poliesterra, %33 biskosa.
Aurreko mantal berde argia: gainetik jositako bi poltsiko, 10 x 10 neurrikoak. Beheko aldean, 2na cm-ko bi tolestura.
> GONA: OSAERA: %50 kotoia, %50 poliesterra.
Gona marra berde eta urdinduna; gerrian goma bikoitza.
> ZAPIA: OSAERA: %100 kotoia.
Zapi triangelua, marrazki berde eta urdinak: marrazkiak alda daitezke, baina betiere jantzi guztiaren koloreak kontuan hartuta.
Jantzi bererako neurri ezberdinak behar badituzu, mesedez, adierazi oharretan.
JANTZIA GARBITZEKO AHOLKUAK:
30º / LIXIBARIK EZ / LISATU ERDIKO TENPERATURAREKIN / EZ SARTU LEHORTZEKO MAKINAN.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa