es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Elikagaiak > Ozpina > TTANTTA ozpina
Elkarbanatu

TTANTTA ozpina

Erref.: 290007

Ekoizlea: Talai berri

    4 botu

24,41€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

6 botilako kaxa, bakoitzak 250 ml ditu

TTANTTA izeneko ozpina eta gazi-gozoa egiterakoan, arreta handiko metodo bati jarraitu zaio, helburu nagusia lortzeko: jatorrizko ardoaren ezaugarriak errespetatzea eta osagai lurrunkorrak gordetzea, gaur egun erabiltzen diren hartzidura azkarreko metodoak saihestuz.

150 urteko esperientzia du Schützebach izeneko metodo tradizional honek. Hondarribi zuri barietateko ardoa hartu eta, astiro-astiro baina etenik gabe, ozpintze prozesuari ekiten zaio bakterio ozpingarrien geruza txirbiltsu batetik pasaraziz, aldi berean, baina kontrabidean, modu naturalean eragindako aire korrontea pasatzen delarik.

Horixe da metodorik egokiena TTANTTA bezalako ozpin eta gazi-gozo goratsuak egiteko. Hartarako, denbora eta errendimendua sakrifikatzen dira, osagarri organoleptikoen mesedetan.

TTANTTA OZPINAREN DASTAKETA
Ozpin gaztea da, ondu gabea. Horregatik, ardoa ozpin bihurtu bezain laster, botiletan gordetzen da, freskotasuna eta indarra gorde ditzan.
Kolore hori zurbila du. Usaintzerakoan, hondarribi zuri barietatearen usain frutatsuak nagusitzen dira, eta ahoan, berriz, garraztasuna indartsua da, ez erasokorra, eta ezaugarritxo zitriko batzuk dituena.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa