50 cl-ko 6 botila
Goi mailako oliba olio birjina estra. Arroizko coupage (%40), arbekina (%30) eta empeltre (%30). Nafarroako Olioa sor-markakoa da, eta Reyno Gourmet kalitate ziurtagiria ere badu. Hotzean egina da, olibak bildu eta hamabi ordu igaro baino lehen. La Maja coupage ezinago fina da, urteko edizio mugatua duena. Arreta bereziz aukeratzen dira oliba motak, eta kontu handiz zaindu oliben kalitatea. Hotzean lantzeko prozesuan, olibaren ezaugarri guztiak beren hartan gordetzen dira, hala nola zaporeari eta usainari dagozkienak.
Dastatze oharra: Berde horixka da, eta usain aratz bizia du, harrigarriro bizia, fruta berde freskoak gogorarazten dituena. Tomate, belar, orburu eta sagar kutsua du, eta kiwi kutsu arinago bat ere bai. Ahoan, aromak sendotu egiten dira, erdiko mikaztasun batez eta bukaerako mintasun pitin batez.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa