120 g-ko 25 lata
Hegaluze solomoak, Serrats kontserba enpresak kontu handiz aukeratuak, olio-ozpinetan bustiak eta metalezko ontzian bilduak. "Hegaluzea" edo " Thunnus Alalunga" Bizkaiko Golkoan harrapatzen da, banan-banan, udako kosteran, arrantza modu tradizionalak erabiliz. Tunidoen erregea da, zalantzarik gabe, bere itsas zapore biziari, kolore zuriari eta ezaugarriei esker. Alerik onenak aukeratu eta egosi ondoren, eskulangileen teknikak erabiliz prestatzen eta ontziratzen da arraina.
Bost belaunalditan pilatutako trebezia eta esperientzia da gure sekretuaren oinarri bat, eta halaxe lortzen dugu gure kontserben itxura eta zapore zoragarria, trontzo zuri zaporetsu gustagarria. Hegaluze lata hau egiteko, hegaluze solomoak erabiltzen ditugu: frijitu ondoren, gure olio-ozpin bereziak gehitzen dizkiegu. Errezeta zahar bat da, eta, osagai nagusia ozpina izateaz gain, baditu ukitu pertsonal txiki batzuk, hegaluzeari usain eta gustu berezia ematen diotenak.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa