200 gramoko 24 potok osatzen dute kaxa.
Hegaluze solomoak, Serrats kontserba enpresak kontu handiz aukeratuak, pikillo piperrekin, oliba olioan bustiak. Kristalezko flaskoan bilduak. "Hegaluzea" edo "Thunnus Alalunga" Bizkaiko Golkoan harrapatzen da, banan-banan, udako kosteran, arrantza modu tradizionalak erabiliz. Tunidoen erregea da, zalantzarik gabe, bere itsas zapore biziari, kolore zuriari eta ezaugarriei esker. Alerik onenak aukeratu eta egosi ondoren, eskulangileen teknikak erabiliz prestatzen eta ontziratzen da arraina.
Bost belaunalditan pilatutako trebezia eta esperientzia da gure sekretuaren oinarri bat, eta halaxe lortzen dugu gure kontserben itxura eta zapore zoragarria, trontzo zuri zaporetsu gustagarria. "Hegaluzea oliba oliotan, pikillo piperrekin" izeneko hegaluze flaskoa egiteko, hegaluze solomoak erabiltzen ditugu, eta kontu handiz aukeratutako oliba olioa gehitzen dugu, pikillo piper goxo-goxo batzuekin batera. Bi osagai horiek, beren zapore biziari esker, usain eta gustu berezia ematen diote hegaluzeari: itsas zaporearen eta eguzkiak lehortutako lurraren arteko kontraste ezin ederragoa.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa