400 g-ko 12 poto
Hegaluze solomoak, Serrats kontserba enpresak kontu handiz aukeratuak, oliba olioan bustiak eta kristalezko pototan bilduak. "Hegaluzea" edo "Thunnus Alalunga" Bizkaiko Golkoan harrapatzen da, banan-banan, udako kosteran, arrantza modu tradizionalak erabiliz. Tunidoen erregea da, zalantzarik gabe, bere itsas zapore biziari, kolore zuriari eta ezaugarriei esker. Alerik onenak aukeratu eta egosi ondoren, eskulangileen teknikak erabiliz prestatzen eta ontziratzen da arraina. Bost belaunalditan pilatutako trebezia eta esperientzia da gure sekretuaren oinarri bat, eta halaxe lortzen dugu gure kontserben itxura eta zapore zoragarria, trontzo zuri zaporetsu gustagarria. Hegaluze flasko hau egiteko, hegaluze solomoak erabiltzen ditugu.
Garbi-garbi daudenean, eskuz sartzen ditugu kristalezko flaskoetan, banan-banan. Gero, kontu handiz aukeratutako oliba olioa gehitzen dugu. Gure olioak zapore bizia du, eta usain eta gustu berezia ematen dio hegaluzeari: itsas zaporearen eta eguzkiak lehortutako lurraren arteko kontraste ezin ederragoa. Tamainagatik, flasko hau gomendatzen da bi lagunek edo gehiagok jan behar dutenerako.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa