es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Elikagaiak > Itsas kontserbak > Hegaluzea
Elkarbanatu

Hegaluzea

Erref.: 270011

Ekoizlea: Urdaibai kontserbak

    2 botu

38,50€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

400 gramoko 4 pot.

Kantauriko hegaluzea tunidoen familiako erregea da. Haren haragi zuria txukuna, leuna eta moldakorra da. Arraina freskotan lantzen denean (gure kasuan bezala), hura dastatzeko aukera dugunon artean oso maitatua, estimatua, preziatua eta baloratua da. Gure Bizkaiko Golkoko uretako hegaluzeak ezaugarri bereziak ditu: oso zapore bizi eta goxoa, testura atsegina...

Ezaugarri horiek gure itsasoko ur hotzek, ur-laster handiek eta olatu gogorren nahasketak ematen dizkiote. Hegaluzea arrantzatzeko teknika ere berezia da. Amuaren teknika erabiltzen dute gure baporeek, hau da, Bizkaiko Golkoko uretako arrantza teknika tradizionala. Hegaluzeak banan-banan harrapatzen dira, gure arrantzaleen ahaleginarekin, hegaluzearen haragia kaltetua izan ez dadin sareekin.

Poto hauek egiteko, solomorik hoberenak aukeratzen dira, eta banan-banan eta eskuz sartzen ditugu potoan, kontu handiarekin, bezeroarentzat hegaluze solomorik hoberenak aukeratuta.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa