120 gr-ko 25 lata
Hegaluze solomoak, Serrats kontserba enpresak kontu handiz aukeratuak, oliba olioan bustiak eta metalezko ontzian bilduak. "Hegaluzea" edo " Thunnus Alalunga" Bizkaiko Golkoan harrapatzen da, banan-banan, udako kosteran, arrantza modu tradizionalak erabiliz. Tunidoen erregea da, zalantzarik gabe, bere itsas zapore biziari, kolore zuriari eta ezaugarriei esker. Alerik onenak aukeratu eta egosi ondoren, eskulangileen teknikak erabiliz prestatzen eta ontziratzen da arraina.
Bost belaunalditan pilatutako trebezia eta esperientzia da gure sekretuaren oinarri bat, eta halaxe lortzen dugu gure kontserben itxura eta zapore zoragarria, trontzo zuri zaporetsu gustagarria. Hegaluze lata hau egiteko, hegaluze solomoak erabiltzen ditugu, kontuz handiz aukeratutako oliba olioan sartuta. Gure olioak zapore bizia du, eta usain eta gustu berezia ematen dio hegaluzeari: itsas zaporearen eta eguzkiak lehortutako lurraren arteko kontraste ezin ederragoa. Tamainagatik, flasko hau gomendatzen da banakoen kontsumorako edo lagungarri erabili behar denerako.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa