500 g-ko 6 poto.
Mediterranear milalorea (3 poto) eta gaztainondoa (3 poto).
MILALOREA: normalean, 2 edo 3 milalore ezti ekoizten ditugu. Nafarroa barnealdean biltzen ditugu, eta lore hauetatik egiten dute erleek: erromeroa, ezkaia, ilarraka, larra, menta, oreganoa, izpilikua... Kolore ezberdinak izan ditzakete, hori argitik marroi-gorrizka arteraino. Zaporea ere aldatzen da zurrupatutako loreen arabera, eta batez ere gozoak izaten dira.
GAZTAINONDOA (Castanea sativa): gurean ez da askorik ikusten, gaztainondo gutxi geratzen baita. Guk Nafarroa iparraldeko mendietan ekoizten dugu, geratzen diren azkeneko gaztainondo basoetan. Ezti berezia da, mikatz pixka bat duelako.
> Kolorea: gorri-marroizta da; urtearen arabera, batzuetan ilunagoa izaten da (mielatoa edo ainarra badauka), eta besteetan argiagoa (akaziaren eztia badauka).
> Usaina: egur lehorraren usaina dauka, indartsua eta iraunkorra.
> Zaporea: gozoa hasieran eta mikatza irentsi ondoan. Ahoan, basoko egur zaporea du.
> Kristalizazioa: gehienetan, urtebete inguru irauten du gogortu gabe.
> Propietateak: Lorauts asko dauka, eta mineraletan aberatsa da, batez ere burdinan. Ona da bihotza indartzeko, odol zirkulazioa hobetzeko eta anemia sendatzen laguntzeko.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa