500 gramoko 6 poto.
Erromeroa (3 poto), izpilikua (3 poto).
Erromeroa (Rosmarinus officinalis): sasoiko lehen eztia da; udaberri hasieran loratzen da, eta urte gehienetan maiatzean jasotzen dugu.
> Kolorea: oso argia izaten da, zuria, zuri-horixka.
> Usaina: usain gutxiko eztia da.
> Zaporea: oso gozoa da, eta ukitu aromatikoak ditu.
> Kristalizazioa: azkar gogortzen da, udazken-negu partean gehienetan, eta kristalak tamaina erdikoak izaten dira.
> Propietateak: eztula baretzeko egokia da. Arnasbideetako ona izaten da; oro har, katarroarendako eta biriketako arazoendako gomendatzen da.
Izpilikua (Lavandula latifolia): udaran egiten dute erleek, abuztuan eta irailan.
> Kolorea: anbar kolorekoa da, anbar argia.
> Usaina: oso berezia eta nahastezina da, sarkorra. Nabari zaio izpiliku lorearen usaina.
> Zaporea: gozoa, aromatikoa, aho guztia betetzen du. Zaporerik berezi eta indartsuenekoa du, oso gustagarria.
> Kristalizazioa: ez da azkar gogortzen. Gogortzen denean kristal fin-finak egiten zaizkio, eta krema bezala gelditzen da. Propietateak: Landare aromatiko guztien antzera, arnasbideetako ona izaten da; oro har, katarroarendako eta biriketako arazoendako gomendatzen da.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa