Ainarra 330 gramoko 3 poto eta milalorea 500 gramoko 3 poto.
Ainarra (Erica spp. eta Calluna vulgaris): udara bukaeran egiten dute. Ez da urtero biltzen, eguraldiak asko baldintzatzen baitu landarearen nektar jarioa. Hemen askok atsegin dute ezti hau.
> Kolorea: marroi iluna, ukitu gorriekin.
> Usaina: sarkorra eta iraunkorra. Baso hezeetako usaina dakar gogora.
> Zaporea: zapore mikatza du, eta, neurri batean, gazia ere bai. Calluna ainarraren eztia badu, biskositate handikoa izaten da.
> Kristalizazioa: biskositate horrek eta kristalizazioak oso itxura berezia ematen diote.
> Propietateak: diuretikoa eta antirreumatikoa da. Ziszitis kasuentzat lagungarria da, baita prostata arazoentzat ere. Mineraletan aberatsa da, eta desinfektatzaile ona ere bai. Milalorea: normalean, 2 edo 3 milalore ezti ekoizten ditugu. Nafarroa barnealdean biltzen ditugu, eta lore hauetatik egiten dute erleek: erromeroa, ezkaia, ilarraka, larra, menta, oreganoa, izpilikua... Kolore ezberdinak izan ditzakete, hori argitik marroi-gorrizka arteraino. Zaporea ere aldatzen da zurrupatutako loreen arabera, eta batez ere gozoak izaten dira.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa