Euskal Herriko Plaza deituriko ahateki sorta honetan produktu hauek daude:
—Ahate izterrezko konfita, 2 piezako potoa
—Antzara foie-grasezko bloka, 130 gramoko potoa
—Ahate gibelezko moussea, 100 gramoko ontzia
—Mahats saltsa, 150 gramoko ontzia
Zer da konfita? Ahate izterra, bere koipetan gertatua, kontu handiz eta su motelean landua, zaporerik onena eta testurarik bikainena hartzen duen arte.
Nola gertatu? Atera pototik ahate izterrak, sartu mikrouhinean edo labean, eta hantxe eduki bost minutuan. Denbora hori igaro eta gero, atera plater batean.
Zer da, eta nola dago gertatuta antzara foie-grasezko bloka? Batetik, antzararen gibel oro osoko blok osoak lantzen dira; eta, bestetik, antzara gibel hori bera, gatz eta piperbeltzez maneiatzen da, eta horrekin emultsio bat egiten.
Zapore oso berezia du, eta goi gastronomiako kanapeak egiteko erabiltzen da. Hotza, eta ogi txigortuarekin jatea gomendatzen da.
Nola dago gertatuta ahate gibelezko moussea? Ahate foie-grasaren %20 erabiltzen da. Emaitza, foiezko mousse ore mehe bat; horrexegatik, ezinago aproposa da laster batean aperitibo gozo bat edo ogitarteko soil bat gertatzeko. Hotza jatea gomendatzen da.
Guk merkaturatutako mahats saltsak zapore berezia dauka, eta ezin hobeto dator bai ahate izterrekin nahasteko eta bai antzara foie-grasezko blokarekin edo mi-cui ahate foie-grasarekin batera ateratzeko platerean. Berotu besterik ez da egin behar, eta platerean atera.
Produktu guztiek:
Lau urteko iraungitze epea dute.
Ondo gordetzeko, berriz, giroko tenperaturan egon behar dute.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa