es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Edariak > Txakolina > Talai-Berri txakolin zuria
Elkarbanatu

Talai-Berri txakolin zuria

Erref.: 290001

Ekoizlea: Talai berri

    2 botu

109,86€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

12 botilako kaxa, bakoitzak 750 ml ditu.

Talai-Berri txakolin zuria bertako bi mahats klaseekin egiten da: hondarribi zuria (mahastiko ehunetik laurogeita hamar) eta hondarribi beltza (ehuneko hamar).

> Ezaugarriak:
Ardo gaztea da, txinpartatsua. Graduazio neurritsuduna du (10,5º - 11,5º).
Bere-berea duen garraztasuna ere ezaugarri ahaztezina du.
Hori-berde kolorekoa, itxura argitsukoa, burbuila fin esanguratsua. Usain jori frutatsuak ditu, eta gogora ekartzen du belar moztu berriaren usaina ere. Dastatzerakoan, ardo zuri lehorra, orekatua eta gorpuzduna dela ohartzen gara. Dastapen hondarrek halako ezaugarri frutatsu batzuk itzultzen dizkigute.

Urteari urte, halako txakolin bat lortzeko, Talai-Berrik metodo tradizionalak erabiltzen ditu baliabide tekniko aurreratuenekin. Halatan, eta ez da adibide bat besterik, Talai-Berri aitzindari izan zen bai mahatsen hautapen mahaia erabiltzerakoan eta bai bilketa kaxen garbiketa prozesuan.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa