750 ml-ko 6 botila
Talai-Berri Dastatzerakoan, berehala nabarmentzen zaizkio anpolai beltzaren ezaugarriak, baita basoko fruituenak ere. Baina pixkana-pixkana fruitu gorriak oroitarazten hasten da. Leuna, arina, atsegina da, eta ardo gazte baten pikardia eta alaitasuna ditu. Garraztasun puntuak nortasun bizia ematen dio.
Talai-Berri aitzindaria izan da txakolin beltza ekoizten, oraindik bakarra baita Getariako sor-markan. Barietate bakarrarekin egina da, hondarribi beltza soilik erabiltzen da-eta txakolin beltza egiteko.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa