75 cl-ko 6 botila, 3na marka bakoitzetik.
Jakue:
Jakue osoa txakolin frutatsua da, gustu iraunkorrekoa eta garbia. Litxia eta bestelako fruta zuri exotikoak gogorarazten ditu. Lasto kolorekoa. Batere herdoil arrastorik gabea, baita muztioaren hartzidurak sortu ohi duen gas naturalak eragindako perla koroarik gabea ere. Ahoan gantzatsu eta itsaskorra izaki, oso ondo gordetzen du gorpuzkeraren eta garraztasunaren arteko oreka.
Honetarako ere, metodo tradizionala eta bitartekorik aurreratuenak erabili ditu Talai-Berrik Jakue egiteko. Batonageari esker, txakolina itsaskorra izatea lortu da (upelen hondoan geratu ohi diren ligei eragitea deitzen zaio 'batonage').
Talai berri:
Talai-Berri txakolin zuria bertako bi mahats klaseekin egiten da: hondarribi zuria (mahastiko ehunetik laurogeita hamar) eta hondarribi beltza (ehuneko hamar).
Ardo gaztea da, txinpartatsua. Graduazio neurritsuduna du (10,5º - 11,5º). Bere-berea duen garraztasuna ere ezaugarri ahaztezina du. Hori-berde kolorekoa, itxura argitsukoa, burbuila fin esanguratsua. Usain jori frutatsuak ditu, eta gogora ekartzen du belar moztu berriaren usaina ere. Dastatzerakoan, ardo zuri lehorra, orekatua eta gorpuzduna dela ohartzen gara. Dastapen hondarrek halako ezaugarri frutatsu batzuk itzultzen dizkigute.
Urteari urte, halako txakolin bat lortzeko, Talai-Berrik metodo tradizionalak erabiltzen ditu baliabide tekniko aurreratuenekin. Halatan, eta ez da adibide bat besterik, Talai-Berri aitzindari izan zen bai mahatsen hautapen mahaia erabiltzerakoan eta bai bilketa kaxen garbiketa prozesuan.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa