12 botilako kaxa, bakoitzak 750 ml ditu.
Jakue osoa txakolin frutatsua da, gustu iraunkorrekoa eta garbia. Litxia eta bestelako fruta zuri exotikoak gogorarazten ditu. Lasto kolorekoa. Batere herdoil arrastorik gabea, baita muztioaren hartzidurak sortu ohi duen gas naturalak eragindako perla koroarik gabea ere. Ahoan gantzatsu eta itsaskorra izaki, oso ondo gordetzen du gorpuzkeraren eta garraztasunaren arteko oreka. Honetarako ere, metodo tradizionala eta bitartekorik aurreratuenak erabili ditu Talai-Berrik Jakue egiteko. Batonageari esker, txakolina itsaskorra izatea lortu da (upelen hondoan geratu ohi diren ligei eragitea deitzen zaio "batonage").
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa