750 ml-ko 3 botila.
Kutxa berezi hau, hiru txakolin botilek osatzen dute: Doniene uxuala zuria Doniene txakolina, kalitatezko aparduna Doniene txakolin zuria
> Doniene uxuala zuria: Bodegako patsik onenetatik abiatuta, kobrezko alanbikeetan eskulangileen eran destilatutako uxuala. Hondarribi beltzak berezkoak dituen aromak ezagun dira.
> Doniene txakolina, kalitatezko aparduna: Era klasikoan egindakoa. Oinarrizko ardoa hondarribi zuri eta mune mahatsarekin egina. Botilak, gutxienez, urte eta erdi egoten dira ilunpetan. Brut nature. Enologoak kalitate eta nortasun bereziko aparduna egin nahi izan du.
> Doniene txakolin zuria: Hondarribi zuriarekin egina. Mahats aukeratua. Barietate honek dituen ezaugarriak bete-betean azaltzen ditu: sudurrean lehen mailako aromak, eta ongi egituratutako ahoa.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa