700 ml-ko 6 botila
Lamin Ura uxuala: Kolore gardenekoa, kristaltsu eta malkotsua, baina ez dentsoegia. Distira argitsuak ditu. Atsegina da usaintzerakoan, indartsua baina ez oldarkorra. Hondarribi zuriaren usain frutatsuak nabarmentzen zaizkio, eta baditu halako txigor ukitu batzuk ere. Ahoan iraunkorra da, arina, freskoa eta baltsamatsu samarra. Harrigarriak baititu leuntasuna eta iraunkortasuna, ez du hainbat eta hainbat uxualen oldarkortasunik.
Lamin Ura egiteko lehen dolarealdiko muztioak bakarrik erabiltzen dira (kalitate onenekoak), eta gainerako muztioa prentsatu gabe uzten da. Jakinik itsas aldeko uxualek kalitate handiko destilatuak ematen dituztela, eta bertako muztioek ere kalitatea berma zezaketela pentsaturik, hasiera batean senaren iradokizun soila izan zenak produktu interesgarri bat ekarri du, eta, ekoizpena urria baldin bada ere, Lamin Ura uxuala guztiz emaitza pozgarria da Talai-Berrikoentzat.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa