75 cl-ko 6 botila
FITXA TEKNIKOA
Mahats biltzea: 2006ko urria Barietateak: %90 tempranillo, %5 garnacho eta %5 graciano
Ontzea: 17 hilabetean upeletan. %75 haritz frantsesa, %25 haritz amerikarra
Botilatzea: 2007ko apirila-maiatza
Alkohol graduak: %13,7 PH: 3,7
Azidotasun guztizkoa: 5 g/l Azidotasun lurrunkorra: 0,53 g/l Azukre erreduzitzailea: 2,5 g/l
DASTA Gerezi anpolaiaren kolorekoa, oso kapa onekoa eta bizi-bizia. Ertz granatea. Lehen sudur kolpean lurrin ugari eta biziak darizkio, fruta beltz gorri kontzentratuenak. Mea, onddo, intsentsu eta belar lurrintsuen hondoa. Kalitateko zurean ongi oinarritua, inolako distortsiorik gabe. Ahogozo fin, bizi eta gorpuzduna. Garapen fresko eta harmoniatsua. Ardo luze eta zaporetsua da, nahiz eta botilatzea behar duen, behar bezala osatzeko eta bereizgarri dituen ezaugarri nagusiak sendotzeko.
NEKAZARITZA URTEA Errioxako ardoa izeneko sor-markaren sailkapenaren arabera, bikaintzat jo zuten ofizialki 2005eko urtabea. Urteko klimatologia baldintza onuragarriek aldeko egoera sortu zuten eta, oro har, mahats kopuru gutxi ekoitzi zen mahats orpo bakoitzeko; mahats mordoak ere txikiak eta ale soltekoak izan ziren. Udako hilabeteetan ur eskasia egon zenez, kalitate goreneko uzta bildu zuten, mahatsa zeharo onduta zegoelako eta osasun bikaina zuelako. Aurrez halako baldintzak izanda, ez da harritzekoa kalitate oso goreneko uzta lortzea.
2006ko erreserbako Remelluri ardoa leial zaio bere jatorriari: borborka dario gaztetasuna, fruta freskoa baitu oinarri, eta haritz frantsesik bikainenetiko zur noblean harmoniatsuki ondua baita. Osasun bikainekoak eta zeharo ondutako izateagatik zehatz-mehatz hautaturiko mahatsetatik eratorritako ardoa da. Nortasun ezaugarri du tempranillo barietatea, dotorea eta fin-fina, oparotasun handiko fruta. Arreta handiz egindako ardoa da; upeletan hamazazpi hilabetean ondu eta gero, nortasun konplexukoa da izan, eta bere urtabeko bertuterik onenak biltzen ditu nabarmen.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa