es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Edariak > Ardoa > Magnum ardo ondua (2006)
Elkarbanatu

Magnum ardo ondua (2006)

Erref.: 240015

Ekoizlea: Arabarte

    0 botu

82,40€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

150 cl-ko 6 botila.

> Mahats barietateak: Tempranilloa, %90; graciano eta mazuelo, %10. Berrogeita hamar urtetik gorako mahastietatik aukeratutako mahatsa.

> Hartzidura: Alzairu herdoilgaitzezko ontzietan, tenperatura kontrolatuta. Upeleratzeak 11-15 egun irauten du, eta erremontatze lan etengabeak egiten dituzte egunero; hartara, muztioa eta mahatsaren azalak nahasita, ardoa bere nortasuna zehazten hasten da. Upel hustea, berriz, unerik onenean egiten da, ardo orekatua izan dadin eta ongi ondu dadin.

> Ondua: Haritz amerikarrezko eta frantsesezko barriketan zahartzen da 12 hilabetean, eta, gutxienez, 12 hilabetean findu botilan.

> Dastaketa fitxa: Aroma: bioleta eta marrubi heldua gogorarazten ditu, eta ondo uztartzen da zurarekin. Zaporea: betea, biribila, leuna; hasieran eztitasuna du, egokiro moldatua, garraztasunarekin ondo lotua; ibilbide guztian fruta pisua du, eta tanizitate fina.

> Zerbitzatzeko tenperatura: Gutxi gorabehera, 16-18º C bitartean.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa