es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Edariak > Ardoa > Erreserbako ardoa (2003)
Elkarbanatu

Erreserbako ardoa (2003)

Erref.: 240008

Ekoizlea: Arabarte

    2 botu

61,00€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

75 cl-ko 6 botila.

> Mahats barietateak Tempranilloa, %100. Lehorreko lurretako mahatsondo zaharretatik hartua (50 urte baino gehiagoko mahatsondoak).

> Hartzidura Altzairu herdoilgaitzezko ontzietan, tenperatura kontrolatuta. Upeleratzeak 11-15 egun irauten du, eta erremontatze lan etengabeak egiten dituzte egunero; hartara, muztioa eta mahatsaren azalak nahasita, ardoa bere nortasuna zehazten hasten da. Upel hustea, berriz, unerik onenean egiten da, ardo orekatua izan dadin eta ongi ondu dadin. Arabarte upategiak urtabe onenetako ardoa bakarrik erabiltzen du erreserbakoak egiteko, eta, horretarako, biltegi onenak aukeratzen ditu.

> Ondua Haritz amerikarrezko eta frantsesezko barriketan zahartzen da 24 hilabetean, eta, gutxienez, 12 hilabetean findu botilan.

> Dastaketa fitxa Aroma: fruta helduaren usain bizia; xigortu eta espezia ukituekin ondo uztartzen ditu haritz frantsesean eta amerikarrean ondu izanak ematen dizkion banilla izpiak. Zaporea: zabala eta orekatua, harmonia ezin hobea tanino sotilen eta garraztasun atseginaren artean; zaporetsua eta gorputz handikoa eta, aldi berean, fina eta dotorea.

> Zerbitzatzeko tenperatura Gutxi gorabehera, 16º-18ºC

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa