es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
DVDak > Musika > Mikel Laboa (1934-2008)
Elkarbanatu

Mikel Laboa (1934-2008)

Erref.: 150025

Ekoizlea: Elkar

    0 botu

17,80€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu orain aurkezten dugun dokumentalak. Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan da ordu eta erdi luze irauten duen dokumental honetan. Bi zatitan banatu dugu dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritu gara. Bigarrenean, aldiz, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz. Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira. Ordu bat eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea. DVDari disko labur bat ere gehitu diogu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari urrezko domina eman zion ekitaldian Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok eskainitako kontzertua eta Bernardo Atxagak ekitaldi hartan Mikeli idatzitako Beti lagun" poema jasotzen dira."

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa