es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Diskoak > Haurrak > Txikia izanik...
Elkarbanatu

Txikia izanik...

Erref.: 150010

Ekoizlea: Elkar

    1 botu

12,72€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

Badira haur kantu batzuek, urteak joan, urteak etorri, iraun egiten dutenak, klasiko bihurtu zaizkigunak. Kantu horiek, duten musikalitatearengatik, duten erritmoagatik eta ederrak direlako, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta handituta ere beren oihartzuna uzten dute gure haurtzaroko oroitzapenetan. Kantu klasiko horiek jaso ditugu bilduma honetan, Pintto-pintto, Txikia izanik, Jon Braun, Lehenengotxo hori... gure haurren musika errepertorioan bere tokia irabazia duten kantu guztiak. Kantuon egileak ere lehen mailakoak dira haur musikan: Xirula Mirula, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Hik Hasi, Oskorri... Musikaz gain, CD-Rom bat topatuko duzu. Bertan, kantu horietako batzuen koreografia eginez, irudi animatuek dantza egiten dute eta hainbat pauso irakasten dira dantzan egiteko. Haurrak kantua eta dantza batera bizi baititu. Gure nahia haur kantu eder hauen transmisioari segida ematea da, guraso berriek kantuak ikasi eta haur txikiekin kantuan eta dantzan egin dezaten. Hala, haur txikiek eskolan ikasten dituzten kantuak etxean, guraso eta familiakoekin, abestu ditzaten.

1.- Txiki, txiki, txikia

2.- Lotan nago

3.- Sagu txiki, sagu maite

4.- Pintto, pintto

5.- Jon Braun

6.- Kua, kua

7.- Lehenengotxo hori

8.- Apalatxo

9.- Eragiozu

10.- Han zeuden

11.- Arantxan txan

12.- Ene txiki

13.- Korro korroan

14.- Txalopin txalo

15.- Binbili bonbolo

16.- Martuteneko trena

17.- Sorgina pirulina

18.- Uztaiak gora (Ran Roberran)

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa