es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
BERRIA produktuak > Liburuak > Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
Elkarbanatu

Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria

Erref.: 100074

Ekoizlea: Berria

    3 botu

20,00€ Saskiratu (BEZa barne)

Produktuaren deskribapena

Imanol Murua Uria kazetariak idatzi eta Elkar eta BERRIAk elkarlanean argitaratutako liburua.

 

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena. ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta indar politikoen artekoak, bestetik. Binaka hasieran eta hirurak bildurik gero, PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artean. Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Imanol Muruak Loiolako negoziazioetako protagonista izandako hiru lagunekin: Jesus Egiguren, Iñgo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin.

 

Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.

Ekoizlearen produktu gehiago
Produktu hau interesatzen bazaizu, begiratu hemen ere

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa