es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Sareko salmenten baldintza orokorrak

Sareko salmenten baldintza orokorrak

Atarikoa

Honako baldintza hauek ezarri dituzte, batetik, Euskal Editorea SL elkarteak —Martin Ugalde kultur parkea, z/g, 20140 Andoain—, zeina aurrerantzean Euskal Herriko Plaza deituko baita, eta, bestetik, Interneteko www.euskalherrikoplaza.com webgunean erosketaren bat egin nahi duen edozein pertsonak, zeina aurrerantzean ‘erabiltzaile’ deituko baita.

www.euskalherrikplaza.com webgunearen bidez, bere produktuen eta zerbitzuen berri ezagutarazten du Euskal Herriko Plazak, eta haiek kontratatzeko aukera ematen.

Webgunearen edukia eta helburua kontuan izanik, hango zerbitzuei etekina atera nahi duen edonork ‘erabiltzaile erregistratu’ izaera lortu beharko du. Horretarako, erregistro orria bete beharko du, eta gero Euskal Herriko Plazak posta elektronikoz bidaliko dizkion jarraibideak bete beharko ditu. Erabiltzaile erregistratu izateak berekin dakar webgunera jotako unean sarean argitaraturiko Baldintza Orokorrak onartzea.

Nolanahi ere, webgune horretan bertan badira hainbat orri, bai erregistratu gabeko pertsona fisikoentzat edo juridikoentzat, bai inolako produkturen erosketa abiarazi ez dutenentzat. Alde horretatik, webguneko orri horietara jotzen duten erabiltzaileak behartuta daude honako Baldintza Orokor hauetan jasotako epe eta baldintzak betetzera, hori aplikagarri izan dakien neurrian.
Eskarien bidalketa, berriz, Euskal Herrian (Iparraldea barne) eta Espainiako Estatuan egingo da. Kanarietan eta Balearretan ez.

Lehen zehazturiko entrega eremu horietatik kanpo bizi bada, eta entrega bat egin diezaioten nahi badu, erabiltzaileak horren berri galde dezake Bezeroaren Arretarako Zerbitzuko telefono zenbakira jota: 902-82 05 07.
Merkatari ez diren pertsona fisikoei bakarrik dagozkie baldintza hauek. Alderdiek honako kontratu honen bidez hitzartzen dute honexek bakarrik arautuko dituela elkarren arteko harremanak.

1. artikulua - Helburua

Honako baldintza hauen helburua da definitzea Euskal Herriko Plazaren eta erabiltzailearen arteko salmenta motak, hala eskaerak nola zerbitzuak, ordainketak nahiz entregak.
Honako baldintza hauek arautzen dituzte eskaera egin ahal izateko urrats guztiak, eta eskariaren jarraipena bermatzen diete alderdi kontratugileei.

2. artikulua - Eskaera

Webgunean aurkezturiko produktuen fitxen bidez egin ahal izango du eskaera erabiltzaileak.

www.euskalherrikoplaza.com webgunean agertzen den iraungitze egunera arte edo biltegian dagoena amaitu arte izango da baliagarri hango produktuen eskaintza.
Lehengo bezeroa bada, erabiltzaileak hainbat argibide eman beharko ditu eskaera egiteko: erabiltzaile izena eta pasahitza, zeina bere-berea bakarrik baita.

Bezero berria bada, galdetegi bat bete beharko du, ‘Erregistratu’ atalean sartuta. Atal horretan, erabiltzaile izena —bakarra izango baita— eman beharko du, eta harremanetan jartzeko oinarrizko datuak bete beharko ditu.
Eskaera egiteak berekin dakar erabiltzaileak erabat eta oso-osorik onartu dituela salgai jarrita dauden produktuen prezioak eta ezaugarriak, eta haien salmenta baldintza orokorrak; horiek bakarrik izango zaizkio aplikagarri horrela egindako kontratuari.

Gai horren inguruan inolako gorabeherarik sortuz gero, zilegi izan liteke aldatzea eta hainbat berme aplikatzea —geroago zehaztuko diren horiexek—.

Baldin eta salgaiak eskueran baditu, Euskal Herriko Plaza elkarteak eskarien inguruko izapideak egingo ditu. Produkturik eskueran izan ezean, Euskal Herriko Plaza elkarteak lehenbailehen jakinarazi beharko dio horren berri erabiltzaileari .

Eskaerak formalizatzea:
Behin eskaera formalizatuta, alegia, behin erosketa baldintza orokorrak onartuta eta erosketa prozesua egiaztatuta, Euskal Herriko Plazak mezu elektroniko bat bidaliko dio betiere erabiltzaileari, egindako erosketari buruzko xehetasunak baieztatuz.

3. artikulua - Entrega

Euskal Herriko Plazak konpromisoa hartzen du dena delako produktua egoera ezin hobean entregatzeko erabiltzaileari, hark eskaera orrian adierazitako helbidean. Entrega behar bezala egin ahal izateko, estimatuko genuke helbide horretan norbait izatea, ohiko lanorduetan, eskaera jasotzeko.

Baldin eta erabiltzaileak eskaera orrian adierazitako helbidea ez bada benetakoa edo hark ez badu inongo helbiderik adierazi, Euskal Herriko Plazak ez du bere gain hartuko entregan izandako hutsegiteengatiko erantzukizuna.

Etxez etxeko entrega: helbidean inor egon ezean, Euskal Herriko Plazak ohar bat bidaliko dio erabiltzaileari, telefono zenbaki batekin, garraiolari pribatuari edo postetxekoei zehazteko noiz egin entrega. Bigarren saioa egin eta gero, artean ere ez balitz lortuko eskaria entregatzea, banaketa enpresak gertuen duen bulegoan eskuratu ahal izango du paketea. Zenbait bulegotan, pasatzen den egun bakoitzeko kostua hantxe ordaintzeko eska diezaiokete, sortutako eragozpenengatik. Era berean, hirugarren entrega saioa egitea nahi bada, bidaia horren kostua ere unean bertan ordaintzea eska dezake banatzaileak.

Posta bidezko entrega: halakoetan, ohar baten bidez jakinaraziko diote erabiltzaileari paketea aste biren buruan iritsiko zaiola, gutxi gorabehera. Postetxeko biltegian, gehienera jota hamabost egunean edukiko dute paketea. Behin epe hori igarota, Euskal Herriko Plazaren bulegoetara itzuliko dute.

Batez besteko epeak dira horiek, eta, beraz, gutxi gorabeherakoak. Horregatik, baliteke aldaketak gertatzea, logistika kontuak edo ezinbesteko arrazoiak direla bitarteko.
Eskaria entregatutzat hartuko da, garraio enpresak produktua erabiltzailearen eskueran jartzen duen unetik; horretarako, kontrol sistema bat erabiliko du garraio enpresak.

Baldin eta Euskal Herriko Plazari egotz badakioke eskarien entrega atzeratu izana, erabiltzaileak atzera bota ahal izango du eskaria, 6. b. atalean azaldutako prozedurari jarraiki, zeina atzera egiteko eskubideari baitagokio. Ez da atzerapentzat hartuko garraio enpresak garaiz jarri badu eskaria erabiltzailearen eskueran, baina hari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik ezin entregatu izan badute.

Bidean dagoen eskari bati kontu egiteko, erabiltzaileak bezeroaren arretarako telefono zenbakira jo dezake (902-82 05 07), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 13:000etara, larunbatetan.

4. artikulua - Ordainketa

Euskal Herriko Plazak hainbat ordainketa modu jartzen dizkio aukeran erabiltzaileari:

a) Banku txartel bidezko ordainketa:

Ordainketa egiteko, zenbait datu sartu behar dira: txartelaren zenbakia, iraungitze eguna eta segurtasun-kodea (txartelaren atzealdean agertzen diren hiru digitu).
Ordainketa mota honekin, unean bertan bideratuko da eskaria.

Txartel mota hauek onartzen dira: Visa, Visa Electron, Mastercard eta Maestro.

Bermatzen dizugu Euskalherrikoplaza.com webgunean egindako transakzio guzti-guztiak zeharo seguruak direla. Ingurune seguru baten bidez egiten ditugu norbere datuak edo bankuari dagozkionak ematea eskatzen duten eragiketa guztiak. Euskalherrikoplaza.com-ek zerbitzari seguru bat darabil, SSL Secure Socked Layer izeneko segurtasun estandarreko tekonologia edo protokoloa. Alegia, zuk bidaltzen diguzun edozein informazio kodetua dabil sarean zehar.

Halaber, Euskal Herriko Plazak adierazi nahi du ez duela modurik zuk erabiltzailearen ordainketa moduari buruzko datu isilpekoak eskuratzeko, eta, beraz, ez eta haiek gordetzeko ere. Euskadiko Kutxak eta Sermepa Sistemak bakarrik eskuratu ditzakete datu horiek, ordainketak eta kobrantzak kudeatu ahal izateko; ordea, eskuragaitzak dira hirugarren batzuentzat. Beraz, bezeroaren kreditu txartelari buruzko daturik ez da geratzen erregistraturik Euskal Herriko Plazaren inongo datu basetan, bankuaren saltokiko terminalera doaz zuzenean.


b) Transferentzia bidezko ordainketa:

Ordainketa modu gisa banku transferentzia aukeratuz gero, eskaera egin izana egiaztatzeko mezu elektronikoan adieraziko diote zein kontu zenbakitan egin beharko duen banku transferentzia, Euskal Editorea SL-ren izenean.
Garrantzitsua da, oso, mezuaren gaian adieraztea eskaeraren zenbakia, eta izen-abizenak.

Transferentziaren egiaztagiria fax bidez bidali beharko da +34 943-59 01 72 zenbakira, edo mezu elektroniko bidez erosketa@euskalherrikoplaza.com helbide elektronikora. Eskaera ez da egindakotzat hartuko harik eta gure administrazio sailak ez duen jasotzen transferentzia egin izandako banku egiaztapena.

5. artikulua - Prezioak

Prezioek beren barnean dute BEZa, eta horien gainean aplikatuko zaizkie aplikagarri zaizkien zerga zeharkakoak. Prezio guztiak eurotan daude. Ez daude prezio horien barne, hala ere, produktuen bidalketari dagozkion gastuak, horiek aparte zehaztuko dizkiote erabiltzaileari, eta hark onartu egin beharko ditu.

Eskaera egindako egunean aplikagarri zaion BEZa hartuko da aintzakotzat. Produktuen prezioak aldaraziko ditu aplikagarri zaizkien BEZ motan izandako edozein aldaketak.
Erosketa baliotzeko unean indarrean dauden prezioak aplikatuko dira. Unean uneko edozein baldintzak hala eskaturik, baina, berrikusi edo aldatu egin ahal izango dira www.euskalherrikoplaza.com webgunean ageri diren prezioak

6.a. artikulua - Bermeak

Artikulu bakoitzaren ekoizleek emandako bermearen onuradun izango dira Euskal Herriko Plazaren bezeroak.

Berme horren barruan ez dira sartuko materiala oker erabiltzeak edo manipulatzeak ekarritako akatsak edo kalteak, ez eta hura eskuarki erabiltzeak eragindako higatzeak ere.

Artikuluen funtzionaltasunari dagozkion lermak, haien sorkuntzako mugapenak direla eta izandakoak, honako berme honen estalduratik kanpo daude.

Argibide zehatzagorik nahi izanez gero, jo betiere gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzukoen aholku espezializatuaren eske.

6.b. artikulua - Atzera egiteko eskubidea

Dena delako arrazoia dela-eta ez bazaude kontent jasotako eskariarekin, zazpi lanegun izango dituzu itzultzeko, eskaria jasotako egunetik kontatzen hasita —urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen, Txikizkako Merkataritzaren Antolamendurakoa eta abenduaren 19ko 47/2002 Legeak aldaturikoa denak, 44. artikuluan jasotzen duenez—.

Horretarako, baldintza egokietan helarazi besterik ez diguzu produktua, jatorrizko enbalaje eta guzti, bermeak, etiketak eta erabilera eskuliburua ere barne direla. Bezeroaren kontura izango da itzulketa gure biltegiraino bidaltzea; produktua aldatu nahi izanez gero, ordea, ez duzu ordaindu beharko hurrengo eskaeraren bidalketa gasturik.

Garrantzitsua da, oso, itzuli edo aldatu nahi duzun/dituzun produktu hori/horiek behar bezala enbalatuta bidaltzea guri. Behar bezalako enbalajerik ez dutelako produktuek inolako kalterik izaten badute, ez dugu onartuko itzulketarik. Ez dugu onartuko, halaber, inolako DVD, bideo zinta edo diskoren itzulketarik, ez badute ageri jatorrizko zigilurik.
Behin salgaia gure biltegian jaso eta aurreko baldintza horiek guztiek betetzen direla egiaztatuta, Euskalherrikoplaza.com-ekoek onartu egingo dute produktu itzulia, eta haren zenbatekoa ordainduko diote atzera bezeroari, hark erabilitako ordainketa moduaz baliatuta, eta, hala badagokio, beste produktu bat bidaliko diote:

a. Ordainketa kreditu txartel bidez egindakoa bada, kreditu txartel horrexetan sartuko diote itzuli beharreko zenbatekoa.

b. Ordainketa transferentzia bidez egindakoa bada, kontu zenbaki bat eskatuko diote itzuli beharreko zenbatekoa hantxe sartzeko.

Oharra. Itzuli edo aldatu nahi duzun produktua behin gure biltegian jasota, gehienez ere hurrengo hogei egunen buruan itzuliko dizute zenbatekoaren ordaina. Kreditu txartel bidez ordaindu baduzu, kontuan izan zure bankuak ez dizula hurrengo hilera arte agerraraziko saldoan itzulketaren zenbatekoa.

Zerbait aldatu edo itzuli nahi izanez gero, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat plaza@euskalherrikoplaza.com helbidera edo dei iezaguzu 902-82 05 07 telefonora, eskariaren erreferentzia eta zergatik itzuli nahi duzun adierazteko.

Kontuan izan Euskalherrikoplaza.com-ek ez duela onartuko garraio kostua ordaintzeko duen bidalketarik; inolako aldaketarik egin aurretik, jar zaitez harremanetan bezeroaren arretarako zerbitzuarekin.


Hala ere, itzultzeko arrazoiren bat hauetakoa baldin bada, Euskal Herriko Plazak hartuko ditu bere gain banaketa gastuak:
• Ontzikia, kanpotik, hondatuta dagoela ikustea. Banatzaileari, une horretan bertan jakinarazi behar zaio itzuli egin nahi dela dokumentu bat betez.
• Eskaria ireki eta barruko edukia hondatuta dagoela (barruko ontziren bat hautsita, elikagaiak txartuta…). 24 ordu daude mota honetako intzidentzien berri jakinarazteko.
• Eskatutakoa ez badator bat jasotakoarekin. 24 ordutan jakinarazi beharko da itzuli nahi dela. Halakoetan, beste bidalketa bat jasoko du, eskatutako produktu zuzenarekin, eta garraio kostuak Plazak hartuko ditu bere gain.

Itzultzeko arrazoia ez bada horietakoren bat, edo itzultzeko eskaera egiteko epea gainditzen bada, itzulketa onartuko da, baina banaketa kostuak eroslearen kontura joango dira.
Edozein artikulu aldatu ahal izango da, edo haren ordaina jaso berriro, kontrakorik adierazia duten produktuak izan ezik. Ez da itzulketarik onartuko kasu hauetan:
• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen eskaeren araberako produktuak badira edo pertsonalizatuta badaude.
• Produktuaren ezaugarriengatik, itzulezinak badira edo laster iraungi edo honda daitezkeenak.
• Erabiltzaileak zigilua kendu badio dena delako produktuari.
• Zerbitzuak erabiltzen hasiak badira.

- Aldaketetan, prezio desberdinak:

Eskari berriaren zenbatekoa artikulu itzuliena baino handiagoa bada, erabiltzaileak ordaindu beharko du aldea.
Aldiz, eskari berriaren zenbatekoa hasierako zenbatekoa baino txikiagoa bada, Euskal Herriko Plazak itzuliko dio aldea erabiltzaileari, txeke baten edo banku transferentzia bidez.
Hala hitzartu zutelako doakoa zen, prezio murriztua zuen edo eskaintza berezi bati zegokion artikulu baten ordaina itzuli behar izanez gero, Euskal Herriko Plazak haren merkataritza balioaren zati bat bakarrik ordainduko dio, ez osoa.

- Aldatzeko edo itzultzeko eskaera:

Aldatzeko edo itzultzeko eskaria Euskal Herriko Plazarekin harremanetan jarriz bete beharko da —telefonoz (902-82 05 07), Euskalherrikoplaza.com webgunearen bitartez— harremana atalean, itzultze eskaria aukera sakatuz. Han, itzuli nahi diren artikuluen erreferentzia, eskariaren erreferentzia eta arrazoiak azalduko dira. Euskal Herriko Plazak banatzaileak bidaliko ditu eroslearen etxera, jaso beharreko paketearen bila. Erosleak, berriz, gertuen duen jasotze puntu batean utzi ahal izango du paketea. Euskal Herriko Plazak emango die jasotze puntuen helbidea, 902-82 05 07 telefonora deituz.

Kontratu bidezko berme baten mende daude artikulu guztiak, baina lege bermea eragotzi gabe.
Behin eskaera Internet bidez eginda, kontratua etetea erabakiz gero, bere burua argi eta garbi ezagutarazi beharko du bezeroak. Horretarako, 902-82 05 07 telefono zenbakira deitu eta datu hauek eman beharko ditu: izen-abizenak, bezero zenbakia, erosketa noiz egin eta ordaindu duen; horrela, berehala jakinaraziko diote eskaera baliogabetu dezakeen.

7. artikulua - Sinadura eta proba

Erabiltzaileak ez badu erabiltzaile izen erregistraturik, izena emateko prozedura bat bete beharko du, eta horri esker ezagutarazi ahal izango du bere burua bezero moduan.

Izen hori norberarena da bakar-bakarrik.

Banku txarteleko zenbakian sarean eman eta eskaera behin betiko baliotu izana hartuko dira eskariaren frogatzat, legezko xedapenek ezarritakoaren arabera, eta horren bidez eskatu ahal izango dira eskaera aginduan agertzen diren zenbatekoak.

Baliotze hori hartuko da webgune horretan sarean egindako eragiketa guztien sinadura eta onarpen gisa.

8. artikulua - Erantzukizuna

Euskal Herriko Plazak bitartekari gisa jarduteko betebeharra bakarrik du, besteak beste, webgunean sartu, eskaera egin, entregak bermatu edo ondorengo zerbitzuak emateko orduan.

Euskal Herriko Plazak ez du bere gain hartzen inolako bermerik edo erantzukizunik, Interneteko sarea erabiltzeak ekarritako eragozpenak edo kalteak direla eta: batez ere, zerbitzu bat eteteak, kanpotiko sarraldi batek edo birus informatikoak agertzeak, edo jurisprudentziak ezinbestekotzat jotako edozein egintzak ekarritakoak.

10. artikulua - Jabetza intelektuala

Egileen, marken edo patenteen eskubideen babespean daude www.euskalherrikoplaza.com webguneko ikus-entzunezko elementu guztiak, bai eta haien azpiko teknologiak ere.

Elementu horiek guztiak Euskal Herriko Plazaren jabetza esklusiboak dira.

11. artikulua - Hitzarmen erabatekoa

Honako salmenta baldintza hauek alderdi bien arteko hitzarmen erabatekoa esan nahi dute. Honako kontratu honetako klausuletako bat baliogabea balitz, eskubide osoz, lege nahiz arau aldaketa bat edo lege ebazpen bat dela bitarteko, horrek ez lioke inolako ondoriorik ekarriko kontratu honetako gainerako artikuluei.

Adingabeak:

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili nahi badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsultatu ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.

12. artikulua - Iraupena

Honako baldintza hauek aplikatuko dira Euskal Herriko Plazak eskainitako zerbitzuek sarean jarrita dirauten bitartean.

13. artikulua - Proba

Erregistro informatizatuak segurtasun baldintza egokietan gordeko dira Euskal Herriko Plaza elkartearen eta haren bazkideen sistema informatikoetan, eta horiek hartuko dira alderdi bien artean izandako komunikazioen, eskarien eta ordainketen frogatzat.

14. artikulua - Transakzioak gorde eta artxibatzea

Euskarri fidagarri eta iraunkor batean artxibatzen dira eskaerak eta fakturak, kopia leiala eta iraunkorra izan dezaten.

15. artikulua - Lege aplikagarria eta eskumena

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Euskal Editorea SL-ren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Tolosako (Gipuzkoako) epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.

 

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa