Urdaibai Kontserbak, Bermeoko kontserbera txiki eta familiarra gara, jende gaztez osatutakoa. Bertan, tradizio familiarrez datorkigun produktuak lantzen ditugu. Gure helburua, zuen etxeetara kalitatea banatzea da, eta horretarako buru belarri egiten dugu lan. Orain arte, gure produktuak Euskal Herriko azoketan eta gure Bermeoko lantegian saldu ditugu, erosleekin zuzeneko harremanean. Enpresa gaztea izanik, zaila izango duzu gure produktuak nonahi aurkitzea, horregatik, hemendik aurrera, zu gugana etorri ordez, gu joango gara zugana, eskaria elektronikoki eginez. Gure dendan topatuko dituzun antxoa eta hegaluzea prestatzeko prozesuan, urrats bakoitza artisauki egina dago, xerra bakoitza banan-banan eta mimo handiz lantzen baitugu. Goza ezazu gure itsas kontserbekin eta nahi duzun arte!
Lehenik, antxoak banaka garbitzen ditugu. Eta ondoren, komertzializatzen ditugun potoetan sartu.
Lan prozesua 1
Lan prozesua 2
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa