es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Trapu Zarrak
Trapu Zarrak

Trapu zarrak - nor gara?

Baserritar jantziak etxean josten hasi ginen bi lagun gara; jantziak eskulan azoketan erakusten hasi ginen gero. Denbora pasatu ahala, denda bat ireki genuen Mungian. 2006ko amaieran inauguratu genuen, eta, gaur egun, gure jantziak norbanakoei saltzeaz gain, beste denda batzuei ere saltzen dizkiegu. Euskal jantzi mota guztiak egiten ditugu: dantza taldeentzat, euskal ezkontzetarako, komunioetarako… Jantzi batzuk guk geuk egiten ditugu; beste batzuk, berriz, lantegi handiago batera eramaten ditugu, han egin ditzaten. Badakigu oso zaila dela ehun mota hauek lortzea; horregatik, telak metroka erosteko aukera ematen dugu, norberak bere jantzia egin dezan.


Trapu zarrak - denda

  • Trapu zarrak aurkezpena.JPG

    Trapu zarrak - Mungiako denda

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa