Laurogeita hamarreko urteak. SKUNFUNKek begiak zabaldu berri zituen munduko ibiltokian, nazioarteko hirietan, musika jaialdietan eta klub giroetan. Londres, Bartzelona, Berlin… Hamar urteren buruan, oraindik begiak zabal-zabalik dituela, lau kontinentetako 1.000 dendatan baino gehiagotan saltzen dituzte SKUNFUNK janzkiak. Sasoitik sasoira gero eta handiagoak dira bildumak, urtetik urtera beren buruak eraberritzeraino. Ez dago gelditzerik, ezta abiada hartzeko ere! WE ARE PEOPLE DO FUNK. Jendeak eraberritzen du SKUNFUNK. Proposamena SKUNFUNKek egiten du, eta jendeak erantzun egiten dio. Elkarren artean zabaltzen dute. Elkarri eraginez. SKUNFUNK janzkiek ez dute estilo jakin bat ezarri nahi, janzten dituztenen pertsonetara egokitu nahi dute, kaleko jende xumera, irudimena erabilita eta klonak sortzea baztertuta. Arropa irudimentsuak eskaintzen dizkie, estilo propio bat izan dezaten, SKUNFUNKek 90eko urteetan Londresen eta Berlinen bere egin zituen kontzeptu askotarikoz atondutakoak. Garai hartako gizaki benetako batzuen bizimoduak zipriztindutako estiloa du inspirazio iturri. Joera berrien atzetik ibili beharrik ez zuten haiek, baina joera berriak orpoz orpo zebilzkien. Jende benetako huraxe du hornigai nagusi, oraindik ere, SKUNFUNKek; estreinako egunean bezalaxe. Halako jendeak janzten ditu San Frantziso, Marseilla, Bartzelona eta antzeko hiri pro-aktiboak, FUNK izateko hautatuak guztiak ere. Estilo nahasketa berezi horrek ekarri zuen diseinua eta casual wear deritzona uztartzea. Alderantzira itzulita gauzak, xehetasun itzulgarriak erantsita, ehuna ezohiko moduan ebakita, banako bakoitza artaldetik bereiztearren. Janzki batek joera bat nabarmen dezake, baina erabili eta botatzekoa izan beharrik gabe. Litekeena da. Zeuek nabarmentzen duzue aldea. Jendeak egiten du Funk.
SKUNKFUNKek arropa multifuntzionalak ekoizten ditu. Janzki itzulgarriak eta trukagarriak. Ingurune eta egoera askotara egokitzen diren janzkiak. Diseinu bakanak darabiltza, banako bakoitza desberdin bihurtzen dutenak, erosotasunari uko egin beharrik gabe. Moda ulertzeko modu bat da SKUNFUNK. Janzteko modu bat da, milaka janzkera oinarri hartuta. SKUNKFUNKek bere burua eraberritzen du diseinu bakoitzean, bere jatorritik eta filosofiatik abiatuta: hainbat kultura eta nazio batzen dituen marka bat izatea, diseinua eta funtzionaltasuna uztartzen dituena. Diseinua: Janzki eta osagarri ugarik osatzen dituzte SKUNFUNKen bildumak. Bestek ezarritako joerei jarraitzen ez dieten bildumak dira. Koloreak: Naturalak eta berezkoak. Berdea izan du kolore bereizgarri, hasiera-hasieratik. Naturala bezain hiritarra da berdea. Sarritan, kolore jakin batzuekin lotu ohi ditugu marka jakin batzuek; SKUNFUNKek berde sentitzen du bere burua. Kalitatea: Material naturalak, iraunkorrak eta arinak. Xehetasunez jositako diseinuak, azken ukitu berezia dutenak, janzki bakoitza bizi, indartsu eta berezko egiteraino.
MORE-GREEN: The SKUNKFUNK Eco Project
Bildumaz bilduma, MORE-GREEN proiektua garatzen dihardu SKUNFUNKek, material eta prozesu ekologikoak erabilita bere janzkiak egiteko. Soja, banbua, kotoi organikoa, poliester birziklatua… eta antzeko ehunak darabiltza dena delako janzkiak egiteko; bilduma bakoitzean berrikuntzak sartzen ditu, material berriak erabilita. Proiektu honek ahalegin etengabea eskatzen dio, eta enpresa buru-belarri dabil ehun eta fabrikazio prozesu berriak bilatzen eta garatzen. Hala, diseinua, eta ingurumenarekiko kontzientzia eta errespetua uztartzea lortu du SKUNFUNKek, eta modu iraunkorrean sorturiko janzki sorta oparoa eskaintzen die bere zaleei.
ART COLLAGE by SKUNKFUNK
Hasiera-hasieratik hainbat arte eta sormen lan bultzatu izan ditu SKUNFUNKek, eta formatu ugari erabilita argitara eman: ikus-entzunezkoak, ehuna, papera… SKUNFUNKen bildumen kanpaina guztiek artistaren baten lan grafikoa izan ohi du euskarri; artista horiek ekarpen grafiko desberdinak egiten dituzte, SKUNFUNKekiko duten ikuspegiaren arabera, eta markarentzat egindako elastiko sorta askotarikoa da haien lanaren erakusgarri. Diseinuaren eta berrikuntzaren aldeko apustu horri esker, bestelako alor batzuetan diharduten artistekin lan egin dezake —musika, kirola, performance alorrekoekin— eta haientzako diseinu ausart eta esklusiboak sor ditzake. Proiektu biziak dira, jarduerarik ausartenekin eta dibertigarrienekin zerikusia dutenak, eta SKUNFUNK eta haren zaleak elkartzeko balio dutenak.
SKFK moda
Art Collage
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa