es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Serrats
Serrats

1890az geroztik

1890ean, José Serratsek industria bat jarri zuen Bermeon, Kantauri itsasoko produktuen freskura goxoa eta zaporea kontserbatu eta urrunera eramateko asmotan. Arrainaren kalitate ezin hobeak lagundurik, kontserba teknika berriak ezarri zituen, Frantziatik ekarriak, eta, hala, laster Europako merkatuetan sartu zituen bere produktuak. 1914az geroztik, Ipar Amerikako merkatura ere esportatzen hasi zen José Serratsen Ondorengoak SA.


Arrainik freskoena

Lehengairik onenak erabiltzen ditugu: Hegaluzea eta Antxoa, kalitate apartakoak. Kontu handiz aukeraturiko arrainak, betiere arrantza modu tradizionalak errespetaturik.


Eskuz egindako prozesua

Gure Hegaluze eta Antxoa kontserbak egiteko, eskuz egindako prozesu bat betetzen da, kontu handiz egina eta bost belaunalditan hobetu eta transmititua. Lan hori arreta handiz eginez eta lehengairik onenak —arrainak, olioak eta ontziak— aukeratuz segurtatzen da gure helburua lortuko dugula: kalitate apartako kontserbak ontzea.


Teknologiarik berriena

Gure instalazioetan, teknologia berritzaileak ditugu: horiei esker, are hobeto gorde, aukeratu eta ontziratzen dugu produktua, eta, hala, ezin hobeto iristen da kontsumitzailearengana. Gure lan egiteko erari esker, eta kalitatea kontrolatzeko dugun sistema zehatz eta zorrotzari esker, guregan konfiantza dute hemengo nahiz nazioarteko merkaturik zorrotzenek.


Serrats produktuen ekoizpena

Iruditan, lehenengo hegaluzea garbitzen ari gara. Ondoren, potoetan sartzen. Hirugarren irudia, gure lantokia da.

  • Serrats aurkezpena.jpg

    Serrats ekoizpena

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa