Conservas Pedro Luis familia enpresa da, 1988an sortua, eta guretzat garrantzitsuena bertan ekoizten ditugun produktuen kalitatea da. Horretarako, ezinbestekoa da lehengai egokiak izatea, eta guk, hain zuzen, Ebro ibaiertzeko nekazari onenek ekoitzitakoak hautatzen ditugu.
Langileak familiako kideak izanik, ekoizpen prozesua kontu handiz zaintzen dugu. Hori dela eta, produkzioa mugatua izaten dugu. Zenbait sarik eta aipamenek aitortu dute Pedro Luisek ekoitzitako produktuen kalitatea. Hona hemen sari horietako batzuk: - Euskadiko Gastronomia Elkarteen Lodosako Pikillo Piperren II. Dastaketa lehiaketan LEHENENGO SARIA. - 'Vino y gastronomía' aldizkariak emanda, Jatorri Izeneko Piper Dastaketan LEHENENGO SARIA. - 'Lo mejor de la gastronomía española' liburuan AIPAMEN ANITZ.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa