Euskal Garagardoa 1998an sortutako enpresa bat da. Hasiera-hasieratik, xedea izan du beste garagardo guztien aldean bestelakoa izango den garagardoa egitea: Euskal Herriko hainbat tokitatik ekarritako osagaiz bakarrik egina, guztiz era naturalean, inolako kontserbagarri eta gehigarririk gabe. Europako eta AEBetako zenbait gunetako mikrogaragardotegien eta brewpub-en ideia sartu dugu Euskal Herrian. Hitz horiekin definitzen dira beren garagardoa produzitu eta bertan saltzen duten garagardotegi eta tabernak. Denok ezberdinak garelako, hiru garagardo mota eskaintzen ditugu, bakoitza bere zapore eta nortasunarekin, horrela kontsumitzaile guztien gustuak bete daitezen. Hauek dira hiru garagardoak: PAGOA Horia (Pilsner), PAGOA Gorri (Ale) eta PAGOA Beltza (Stout).
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa