Badira ia 50 urte JOSÉ SALCEDO SORIA espezializaturik dagoela: mota askotako kontserba kalitatekoak egiten ditu, eskulangileen eran, eta partaide da zainzurien, pikillo piperren, orburuen eta nekazaritza ekologikoko sor-marka guztietan. 1960an sortu zenetik, familia enpresa horrek kontserba aukera zabala eskaintzen du: zainzuriak, pikillo piperrak, baba frijituak, perretxikoak, txanpiñoi edo barrengorriak, marmeladak eta mota guztietako barazkiak. 2004. urteaz geroztik, OSTARGI KONTSERBAK markarekin merkaturatzen ditu produktu guztiak. Gaur egun, JOSÉ SALCEDO SORIAk 50 profesional ditu lanean, denak ere ondo kualifikatuak, eta 6.500 metro koadroko instalazioak San Adrian industrialdean, kalitateko bikaineko kontserbak egiteko egokituak. Oso estimatua da, eskulangileen eran lan egiten baitu eta partaide baita zainzurien, pikillo piperren, orburuen eta nekazaritzako ekologikoko sor-marka guztietan eta Nafarroako Artisauetan. Beti hobetzeko grinaz, JOSÉ SALCEDO SORIAk lortua du ISO-9001:2000 kalitate ziurtagiria, ISO 14001:2004 ziurtagiriaz gainera, ingurumenaren inguruan duen kezkaren erakusgarri. Ostargi Kontserbak Nafarroako produktu gastronomiko bikainak eskaintzen dizkizu, Nafarroako baratzeetako produktuak lantzen baititu beti, eskulangileen eran, osasungarri, natural eta orekaturik jateko filosofiarekin.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa