Malutak (www.maluta.eu), bere argitaratze taldeko profesional adituei esker, maramarako itzultzaile eta zuzentzaileen (www.maramara.net) eta Bitantako designer eta informatikarien (bitanta.com) laguntza du. Malutak argitalpenak egiten ditu hainbat euskarritan –papera, CD-ROMa, DVDa eta Internet– eta hainbat arlotan, hala nola hezkuntza, kultura eta jolasa; betiere diseinu grafiko ezin berritzaileagoarekin eta kalitate handiz. Gure argitalpenak argitaratze tratamenduarengatik zein grafiko arlokoarenarengatik eta edukien kalitatearengatik nabarmentzen dira.
Gure proiektuak mota honetako lanak argitaratzen ditu: - ikasteko liburuak - literatura lanak - umeentzako eta gazteentzako lanak - jolaserako liburuak - eskuliburuak
Teknologia berriak erabilita, interesa pizten duten produktuak sortzen ditugu; produktu erakargarriak, gustura eta erraz irakurtzen direnak. KONPROMISOA Prestakuntza eta informazioa ditugu helburu, eta euskara da gure oinarrizko hizkuntza.
- Edukiak sortzea - Idaztea - Irudiak - Inprimatzea - Postedizioa Beren proiektuak era pertsonalizatuan argitaratu nahi dituzten enpresentzat ere egiten dugu lan. Enkarguz egindako argitalpenetan sormena lantzen dugu, bai formari bai dokumentazioaren edukiari dagokienez. Eta liburu, aldizkari edo egunkari bihurtzen dugu sormen hori. Kalitate handiko argitalpen bereziak egiten ditugu teknologiarik berriena eta sektorearen arauak erabilita.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa