es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Larte Gaztaindegia
Larte Gaztaindegia
Ikusi  

Larte gaztak

Larte gaztak Berastegin egiten ditugu, Ameriondo baserrian (Gipuzkoa). Duela bi urte hasi ginen, senar-emazteak, gaztak ekoizten; zaletasuna familiatik datorkigun arren, orain artean beste lanbide batzuetan aritu gara. Egun, 300 ardi dauzkagu, latxa muturgorriak; lanak ez nahastearen aldekoak garenez, artzaina, Joxe Ramon Larrarte, ardiez arduratzen da, eta gaztagilea, Arantxa Garaiburu, gazta egiteaz. Gaztandegiarekin ibilbide laburra egina dugun arren, honako sari hauek jaso ditugu: • Kanaria Handian, 2009ko Munduko Gazta Txapelketan (World Cheese Awards), aurkeztutako lau gaztetatik hiruk domina jaso dute hainbat sailetan: urrea, zilarra eta brontzea. • Dublinen, 2008ko Munduko Gazta Txapelketan, berriz, brontzea jaso genuen. Gure urteko ekoizpena, 45.000 litrokoa da. Esne gordinarekin egindako 5.000 gazta ekoizten ditugu (pasteurizatu gabe). Gazten pisua, 1.200 eta 1.300 gramo artekoa izaten da. Euskal Herriko azoketan saltzen ditugu gure gaztak, baina batik bat erosle partikularrei. Hemendik aurrera, gainera, iristeko modua izango dugu baita fisikoki iritsi ezin garen txokoetara ere, 'Euskal Herriko Plaza.com'-en bitartez. Larte gazten artzainaren eta egilearen partez, on dagizuela!


Gure gazta

Hona hemen, gaztaren prozesua iruditan.

  • Larte - gazta proz 1.jpg

  • Larte - gazta proz 2.jpg

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa