es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Labastida, bodegas y viñedos
Labastida, bodegas y viñedos

Gure upategiaren sorrera

60. hamarkadaren erdialdera, uzta-biltzaileen %70ak batzea erabaki zuen eta Unión de Cosecheros de Labastida kooperatiba sortu zuten, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko upategi kooperatiba dena, urtean 7 milioi litroko ekoizpena duena. Hasieratik, uztaginek prozesu osoan parte hartu nahi izan zuten, mahastiak lantzetik upelen ontze prozesua arte eta hauen ondorengo botilatzerarte. Horretarako, beti marka propioekin eta baliabide egokienekin, modernizatzen eta hobetzen joan direnak denborarekin, gaur egun dugun egitura izatera heltzeraino: altzairu herdoilgaitzezko deposituekin, hartziduraren tenperatura kontrolatzeko hotzerako ekipoa eta botilatzeko gune berri bat.


Ardoen izaera

Bastidako bizilagunek eta bertako lur pribilegiatuak ematen diete nortasun berezia gure ardoei. Horrenbestez, gure ardo botila bati kortxoa kentzea da ardotik bizi den jendea ulertzeko eta haien kultura elkarbanatzeko lehenbiziko urratsa.


Gure mahastiak

Gure mahastietan bildutako mahatsez soilik egiten ditugu gure ardo guztiak. Mahasti horiek upeltegitik gertu daude, hiru kilometrora baino gutxiagora, eta, horri esker, ezin hobeto aukeratzen eta garraiatzen dugu mahatsa. 540 hektarea batez beste 25 urtetik gorako mahastitan. Hori horrela izanik, jatorritik bertatik kontrolatutako ekoizpen handiena daukaten Errioxako upeltegien artean dago gurea. Gainera, klima eta lur bereziak dauzka Bastidak, Errioxa osoan ez dago halakorik. Beraz, gure 152 mahastizainek baldintza ezin hobeak dituzte ardo bikainak ekoizteko. Ardo horiek 15 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen dira. Gure upategian, apustu garbia egin dugu: prozesu tradizionalak eta ardoa ekoizteko metodorik modernoenak bateratu ditugu, markaren nortasunari eutsi eta ardoen kalitatea hobetzeko.


Gure herria, Bastida

  • FotomontajeLabastyViñedos.jpg

    Gure herria, Bastida

Upategi berria

  • Bodega Aerea 02.jpg

Lan taldea

  • IMGP1871.JPG

Kupelak

  • DSC01030.JPG

Upategiko terraza

  • terraza bodega.jpg

Mahastiak

  • DSC03502.JPG

    mahastiak

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa