es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Iparragirre
Iparragirre

Gure baserria

Iparragirre sagardotegia XIX. mendeko baserri batean dago, Urumea ibaiaren ertzean, Oindi mendiaren magalean. Esan liteke paraje horretan denborak ez duela aurrera egin, urteen joanak ez duela arrastorik utzi. Sagardotegi zaharreko hormak historiaren lekuko dira, eta baserriko egur zaharrek sendo eusten diote gaur egungo Eguzkiza-Beobide familiaren arbasoek erositako dolare zaharrari. Sagardotegiaz arduratu den hirugarren belaunaldia da, eta, laugarren belaunaldikoen laguntzarekin, hainbestetan saritutako sagardo ospetsua egiten du.


Iparragirre sagardoa

Kalitatea eta nortasuna aitortu izan zaizkio gure sagardoari. Ezaugarri horien bila, familian belaunaldiz belaunaldi transmititu den esperientzia eta gaur egungo ezagupenak eta baliabideak uztartu ditugu, betiere sagarren aukeraketa zainduz eta, bereziki, bertako sagarraren aldeko apustua eginez. Apustu horren lekuko dira Iparragirre baserriko sagastiak, non sagarrondo zaharrak eta berriak tartekatzen diren. Eta hortxe biltzen da sagardogintzarako onenetakoa den sagar klasea ere, Moko sagarra. Bere garaian osaba Migelek, Migel Beobidek, landatutako sagarrondoak txertatuta lortutako sagar klasea da Moko, garai hartan Errotan sagarra deitua. Gure sagastian du jatorria Moko sagarrak.


Sagardotegia

Hernanin dago Iparragirre sagardotegia, Gipuzkoan, Astigarragatik Nafarroarako bidean. Sagarrondo, sagardogile eta artisten lurralde honetan, ohitura arte bihurtzen duen sagardotegia duzu Iparragirre. Nortasun handiko sagardotegia da, ehun urteko historia gordetzen duena. Estilo modernoa eta tradizioaren zaporea uztartzen ditugunez, gure etxera datorrenak benetan gozatzen du. Bertako sagardoa eta kalitate oneko janariak eskaintzen ditugu, lagunarterik gozoenean dastatzeko. Belaunaldiz belaunaldi, Iparragirre sagardotegia!


Iparragirre sagardotegia

Gipuzkoan, Hernanin dago Iparragirre Sagardotegia, Astigarragatik Nafarroarako bidean. Nortasun handiko sagardotegia da, ehun urteko historia gordetzen duena. Estilo modernoa eta tradizioaren zaporea uztartzen ditugunez, gure etxera datorrenak benetan gozatzen du. Bertako sagardoa eta kalitate oneko janariak eskaintzen ditugu, lagunarterik gozoenean dastatzeko.

  • baserria.jpg

  • sagarrondoa loretan.jpg

  • bilketa .jpg

  • botilak pilaturik.jpg

  • botillabakarrik copia.jpg

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa