es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Herri Urrats
Herri Urrats
Ikusi  

Herri Urrats (2011)

Maiatzaren 8an, Senperen.

 

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats festa antolatzen du. Aurten Herri Urrats maiatzaren 8an izango da. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira.

 

Festa honen helburua dirua biltzea da, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako ikastolak biltzen dituen Seaska federazioak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak laguntzeko baliatzen da. Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioko lanen finantziazioa laguntzeko erabiltzea da xedea.

 

Seaskak gaur egun 29 ikastola eta 2700 haur kontatzen ditu. 


bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa