Doniene Gorrondona Txakolindegia, garai bateko baserritik abiatuta, gaur egun txakolingintza era profesionalean berreskuratu duen upategi bat da. Bakion dago, eta, inguruko mahastiei esker, bermatua du kalitatezko lehen gaia. Bertako barietateen ezagutzan eta esperimentazioan oinarritzen ditugu gure ardoak; hondarribi zuria eta hondarribi beltza, alegia. Barrikan hartzitua, txakolin beltza, aparduna eta destilatuak ditugu, ohiko txakolin zuriaz gain. Egun, Doniene Gorrondona txakolinak gero eta presentzia handiagoa du bai barneko merkatuan eta bai nazioartekoan. Gainera, bere erroak ahaztu gabe, txakolindegia bisitatzeko aukera dago urte guztian. Bodega, destilategia eta bertako ardoak ezagutu eta dasta ditzake bisitariak.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa