Joxe Fermin Balda eta Maria Teresa Siraco aspaldidanik dabiltza abeltzantzako ustiapen familiarrean lanean, txikitatik ikasi baitute langintza hau. Balda, abereak zaintzeaz arduratzen da, eta Siraco, berriz, Idiazabalgo sor markako gazta egiteaz. 300 ardi latxa ditugu eta 3500 kilo gazta ekoizten ditugu gutxi gora behera urtean. Gazta egiteko prozesua, garbitasun, kalitate eta ardura handienarekin egiten dugu, Gorritiko gaztari zapore ezin hobea emateko ezinbestekoa dela baiteritzogu.
Gorritiko gazta - artaldea
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa