Urumea ibaiaren ibarrean, XVI. mendeko baserrian kokatua dago sagardotegia. Adituek diotenez, hau da, egungo sagardotegirik zaharrena edo zaharrenetakoa. Belaunaldiz belaunaldi sagardoa egiteko ezagutza hurrengoei pasaz, jakituria horrekin eta unean uneko aurrerapen teknikoak modu egokian uztartuz egun sagardoa egiten jarraitzen du. Oraindik ere, sagardotegian, bertako kupelen artean 100 urte baino gehiago dituztenak ikus daitezke, eta XIX. mende bukaerako sagar jotzeko makina. XVIgarren mendetik dokumentatua dagoen sagardotegi hau beti izan da ezaguna, bai bere itxura ederragatik, bai bertan ekoiztutako sagardoen kalitateagatik. Sagardotegiaren lurretan dauden sagastietako sagarrekin egiten da bertako sagardoaren ekoizpenaren zati bat, baina nahikoa izaten ez denez Gipuzkoatik eta beste lurralde batzuetatik ekarri behar izaten da sagarra. Kalitate goreneko sagardoa egitea da helburua, eta bide horretatik lanean jarraitzen da gaur egun ere. Bezeroak gustura edango duen produktua botilaratzen da, hau da, sagardo tragoa egin ondoren beste bat egiteko gogoa uzten duena.
Sagarrak bildu ondoren, garbitu egiten ditugu.
Sagarrak biltzen
Dolarean sagarrak mugitu eta zapaldu ondoren, patsa ateratzen da. Segidan, kupelean sartzen dugu.
Patsa kupelera
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa