es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Elhuyar
Elhuyar

Elhuyar edizioa

Aurkezpena

Edizioak Sailaren xedea hau da: etxean zein eskolan erabiltzeko material didaktikoa eta aisialdikoa sortzea edo/eta argitaratzea, hainbat euskarritan, euskaraz eta ildo editorialari jarraituz.

Azken teknologiez baliaturik (CD-ROM, on line, DVD...), hezkuntzako, aisialdiko eta zientzia-dibulgazioko materialak eskaintzen ditugu euskaraz; alabaina, ez dugu ahazten oraindik ere erabilgarria den liburua (paperean zein beste edozein euskarritan argitaratua).

Guk geuk sortutako lanak, beste hizkuntzetatik euskaratuak, eta bezeroak eskatuta neurrira eginikoak egiten ditugu.

Adin guztietarako materialak egiten ditugu, esperientzian, kalitatean eta erakargarritasunean oinarrituta.


Lantaldea

Aurkezpena

Pedagogoek, didaktikan adituek, diseinatzaile eta maketatzaileek osatzen dute Edizioak Saileko lantaldea.


Elhuyarren bertan, beste sailekin —Zientziaren komunikazioa eta Hizkuntza Zerbitzuak— elkarlana garrantzitsua da. Bi sail horiek bermatzen dute edukien oinarri sendoa, zientzia eta teknologiari eta euskarari dagokienez.


Edizioak Saileko eta Elhuyarko lantaldeaz gain, kolaboratzaile-, aholkulari - eta aditu-sare zabala eratu dugu gure argitalpenen kalitatean eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.


Ildo editoriala

Elhuyar fundazioa

Elhuyarreko argitalpen-zerbitzuaren ildo editorialak Elhuyarren xedearekin bat datorren materiala eskaintzea du helburu. Hain zuzen ere, xede horri jarraituz, zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko materiala eskaintzen dugu.

Material horiek bi ardatzen arabera definitu eta sailkatzen ditugu: materialaren sailkapena batetik, eta publikoa edo erabiltzaileak, bestetik.

Gure argitalpenen ezaugarriei dagokionez, hauek dira gure jardueraren ardatz diren multzoak:

  • Material ludikoa
  • Material didaktikoa
  • Curriculum-materiala
  • Zientziaren eta teknologiaren dibulgazio-materiala
  • Kontsulta-materiala

Publiko edo erabiltzaileei dagokienez, berriz, hauek dira guretzat lehentasuna duten multzoak:

  • Haur eta gazteak (14 urte arte)
  • Publiko espezializatua (irakasleak, ikertzaileak, komunikabideak, arlo jakinetako adituak)
  • Publiko orokorra

Argitalpen-zerbitzuen ildo editoriala gure irakurle eta erabiltzaileen beharretara egokitzen saiatzen gara etengabe, eta, eduki horiek teknologia berrietara egokitzeko apustu sendoa egiten dugu.


bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa