Asua haran paregabean gaude, natura eta klima aldetik berdinik ez duen ingurumarian. Eta hementxe lan egiten dugu Delicass-ekook, gure gastronomiako jaki hautatuen sortarik ugariena eta zainduena eskaintzeko asmoz. 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu genuen Delicass, gure kontsumitzaile gero eta ugariagoen premiak asetzeko, elikagai hautatuak eta benetakoak dastatzeko irrikaz izaten baitira beti. Larrabetzun dago Delicass. EBk homologaturiko instalazioak dauzka, 32.000 m2-ko eremuan; hortxe lantzen ditugu gure ahatekiak. Legina auzoa, z/g 48195 Larrabetzu (Bizkaia)
Lau motatako produktuak lantzen ditugu Delicass-en, bakoitzaren lantze prozesuaren arabera: Produktu freskoak: aukeran ematen dizkiogu kontsumitzaileari, ezin konta ahala errezeta direla bitarteko gerta ditzan gure produktu gozoak, hala nola ahate magreta, ahate izterrak, foie freskoa, eta beste hainbat. Erdi-kontserbako produktuak: kontsumitzeko gertu daudenak. Hotzean gorde behar dira. Zapore ezin hobea dute, eta ezaugarri organoleptiko bikainak dituzte, tratamendu termiko leunen bidez landutakoak baitira. Honako hauek ditugu: foie mi cuit, eta askotariko blok erdi-egosiak (pusketadunak, trufaz egindakoak, eta abar). Kontserbako produktuak: etxean luzaroan iraun dezaten landutako produktuak dira. Baditugu, esate baterako, ahate izter ezinago gozoak, ukondoak, arandoiak, beren koipetan gertatutakoak guztiak ere. Bestela gertatutakorik ere badugu: ahate gibel koipetsua erabilita, gibel osoa baliatuta; ahate gibel trufatua, gibel pusketadunak. Saltsa ezinago gozoak ere egiten ditugu. Pate aukera zabala dugu, hainbat barietatekoak, antzararenak, txerriarenak, basurdearenak, oreinarenak eta abarrenak. Produktu onduak: ahate urdaiazpikoaz ari gara. Produktu delikatua da; ahate magret ondua da berez, eta hari espeziak gehitzen dizkiogu, eta lehortzen uzten dugu, tenperatura eta hezetasun erlatiboa ongi kontrolatuta.
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa